Albisteak 2016

BEREZIAK

12 Abu 2016

Zarautz bere erregearen eta erreginaren bila

Zarautz bere erregearen eta erreginaren bila

Zarauzko XXXIX. Estropadak eta Zarauzko VII. Ikurriñak San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako begirada guztiak erakarriko dituzte

Arraunaren munduko egutegian gorriz markatuta dagoen zita bat bueltan da. San Miguel Liga eta Euskotren Liga Zarautzera bueltan da eta bertan Zarauzko XXXIX. Estropadaren eskutik, San Miguel Ligako hamabigarren eta hamairugarren jardunaldia martxan jarriko da. Bestetik, Zarauzko VIII. Ikurriñaren bitartez, Euskotren Ligako edizio berri honi amaiera emango zaio. Jaurdunaldi bikoitz honen hasierako banderakada larunbatean 18.00etatik aurrera izango da eta igandean 12.00etatik aurrera, estropadetako bi denborak batu eta gero, garaileak zein izango diren jakingo dugu. San Miguel Ligan eta Euskotren Ligan bakarra den formatu hau, 2006an ezarri zen, hala ere, Zarauzko herriak San Miguel Ligako probak ACTko fundaziotik jaso ditu. Orio Babyauto (2006 eta 2010), Urdaibai Avia (2007), NT2 Hondarribia (2015) edo Castro (2008 eta 2009) bezalako taldeak bandera hau eskuratzeko aukera izan duten arren, Kaiku Producha izan da garaipen gehien lortu duen taldea (2011, 2012, 2013 eta 2014).

Edizio berri hau nobedade garrantzitsuekin dator. Nobedade nagusia estropada eremua itsasorantz mugitu da, 150 metro iparrerantz eta 100 metro mendebalderantz hain zuzen. Aldaketa hau Allepunta inguruan sortu zen area barraren ondorioz izan da. Are barra honek, itsasbeheran eta ur nahasiak dauden unean, gaur egun arte erabiltzen zen estropada eremuaren irteerako marran olatua apurtzen zen. Baina asteburu honetan erabiliko den estropada eremua ez da berria ACTrentzako, izan ere, 2012an jokatu zen Eusko Label Banderan erabili zen eta bertan NT2 Hondarribia Tiran Pereiraren aurretik gailendu zen. Nobedadeekin jarraituz, azpimarratzeko modukoa da, Zarautz eta ACTk 2018rarte batzen duten akordioaren ondorioz, tripulazioen sari ekonomikoan handitu direla.

Horrela, arraunaren jaurdunaldi bikoitz hau larunbatean 18.00etatik aurrera  Zarauzko VIII. Ikurriñaren bitartez irikiko da, Euskotren Ligako azken aurreko jaurdunaldiarekin hain zuzen. Emakumezkoen estropada amaitu ostean, San Miguel Ligako hamabigarren jaurdunaldiari ekingo zaio. Larunbateko jaurdunaldi honetarako, txanden antolaketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera izango da. Lehen txandan, Zumaia, Portugalete Eulen, San Pedro eta Zierbena Bahias de Bizkaia arituko dira. Bigarren txandan Cabok, Astillerok, Orio Babyautok eta San Juan Iberdrolak hartuko dute parte. Azkenik, ohorezko txandan, Tiran Pereira, Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia arituko dira. Igandean ordea, txapelketa 12.00etan hasiko da Euskotren Ligako azken jaurdunaldiaren bitartez eta ondoren, San Miguel Ligako hamairugarren jaurdunaldia martxan jarriko da. Igandeko jaurdunaldiari dagokionez, txanadak larunbateko emaitzen arabera antolatuko dira.

Ezin dugu ahaztu San Miguel Liga Zarautzera sailkapen estu batekin iristen dela. Tablako goiko zonaldean, CaixaBank Koroaren lehian momentuz NT2 Hondarribia eta Urdabai Aviaren artean lau puntuko diferentzia txikia dago. Laugarren sailkatuaren eta seigarren sailkatuaren artean sei puntu besterik ez daude eta sailkapeneko azken postuei dagokionez, Zumaia Portugalete Eulen ontzira bost puntura hurbildu da. Gainera, Patroi Onenaren CaixaBank Sarian, Gorka Aranberri bederatzi punturekin maillot zuria jantzi du, Unai Osak eta Alfonso Diazek hurbiletik jarraituz. 

Euskotren Ligako Txapelduna

Zarauzko estropadak ere 2016eko Euskotren Ligari amaiera emateko balioko du txapelketako azken bi jaurdunaldiak jokoan jarriz. Emakumezkoen txapelketa azken bi jaurdunaldi hauetan lidergoaren borroka ikusteko aukera izango dugu. Izan ere, San Juan Iberdrola lider moduan iristen da 23 punturekin, bigarren sailkatua den Hibaika Jamones Ancineri lau puntu ateratzen dizkio. Orio Babyauto hirugarrena da 11 punturekin eta Cabo 7 punturekin sailkapenaren azken postuan aurkitzen da. ¿Zein koroatuko da Euskotren Ligako erregina bezala?

Itzuli