Albisteak 2016

LEHIAKETA

27 Uzt 2016

Bost maniobreko estropada

Bost maniobreko estropada

Gaur goizean Pasaiako Udaletxean Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoa eta 'Batelerak, berdintasunean aintzindari' bandera aurkeztu da

San Miguel Liga txapelketa Gipuzkoara bueltan da astebukaera honetan larunbatean 18.00etatik aurrera. Batetik, San Miguel Ligako hamargarren jaurdunaldiari dagokion Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoa ospatuko da eta bestetik, Euskotren Ligako bostgarren jaurdunaldiari dagokion 'Batelerak, berdintasunean aitzindari'. Jaurdunaldi hau oso berezia izango da, izan ere, gizonezkoen ontziek Pasaiako Badiaren barnean arituko dira launakako formatuan. Berezitasuna, eman beharreko maniobretan dago, izan ere, bost maniobra eman beharko dituzte estropadaren osotasunean. Irteerako eta helmugako balizak San Pedron kokatuak egongo dira, kanpoko balizak ordea, astilleroen inguruan izango dira. Emakumezkoen estropadan, jaurdunaldia hiru luzekoa izango da eta bi ziaboga eman beharko dituzte.

Gizonezkoen txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuta egongo dira. Hau da, lehen txandan, Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak arraun egingo dute. Bigarren txandan, Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Tiran Pereira arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Orio Babyautok, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta egungo CaixaBank Koroaren txapeldunak, NT2 Hondarribiak parte hartuko dute.

Aurkezpenera, Denis Itxaso, Foruko Kirol Diputatua; Lore Suárez, Pasaiako zinegotzia; Antxon Korman, San Pedroko presidentea; Xabi Arraras, San Juan Iberdrolako presidentea; eta Pedro Andueza, ACTko presidentea hurbildu dira.

Hemen estropadako dossierra ikusteko aukera duzue

Itzuli