Albisteak 2016

BEREZIAK

11 Uzt 2016

Getxok Tour Corona CaixaBank-a jasotzen du

Getxok Tour Corona CaixaBank-a jasotzen du

Getxoko Gobela kiroldegiak Tourraren hirugarren geltokia izango da eta bertan saria asko jasotzeko parada izango da

#TourCoronaCaixaBank-a ez da gelditzen eta gaurtik iganderarte Getxoko Gobela kiroldegiak ligako trofeoak gordeko ditu. Tour hau, CaixaBank Koroa arraunaren zaletuei urbiltzeko eta berarekin argazkia egiteko asmoarekin jaio zen. Horretarako, Tourrean Koroarekin argazki bat atera, Twitterren @actraineras jarraitu eta #TourCoronaCaixaBank hashtagaren bitartez argazkia igotzen duen pertsona orok sari asko banatuko den zozketa bateko partaideak izango dira. Sarien artean, Kon Sports markako arropa (San Miguel Ligako babesle ofiziala) eta irailaren 18an San Miguel Ligako barkuan CaixaBank Koroaren entrega zuzenean ikusteko sarrera bikoitz bat aurkitzen dira.

Ez galdu CaixaBank Koroarekin argazkiak ateratzeko aukera eta Getxoko Gobela kiroldegira hurbildu zaitezte #TourCoronaCaixaBank-az gozatzera.
 

Itzuli