ACT TV 2015

BEREZIAK

28 Uzt 2015

Denboraldi erdiko balorazioak (I)

Denboraldi erdiko balorazioak (I)

San Miguel Ligaren erdibidera iritsi garen honetan, orainarteko ballorazioak egiteko unea iritsi da

Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriñaren ostean San Miguel Ligaren lehenengo zatia amaitutzat eman dezakegu. Lehia datorren abuztuaren 8 eta 9an itzuliko da, Espainiako Traineru Txapelketaren ondoren, denboraldiko bigarren asteburu galiziarrarekin, Meira eta Boiron hain zuzen ere.

Puntu honetara iritsita, talde bakoitzak San Miguel Ligaren lehen zatiak eman dienaren balorazioa egiten du. Gaur, Julio Lorenzo, Samertolameu Rodman Groupeko arraunlaria; Joseba Mancebon, Portugalete Euleneko patroia; Juan Zunzunegui, Zierbena Bahías de Bizkaiako entrenatzailea; eta Jonatan Castanedo, Astilleroko patroiaren balorazioak dakarzkigu.

Itzuli