Albisteak 2013

LEHIAKETA

07 Abu 2013

SAN MIGUEL LIGA HONDARRIBIAN ITZULIKO DA, DENBORALDIA ERABAKIKO DUTEN DEI ESTROPADEI HASIERA EMANEZ

SAN MIGUEL LIGA HONDARRIBIAN ITZULIKO DA, DENBORALDIA ERABAKIKO DUTEN DEI ESTROPADEI HASIERA EMANEZ

San Miguel Ligako 12. proba puntuagarria jokatuko da larunbat arratsaldean

San Miguel Liga bueltan da. Astebeteko atsedenalditxoa pasa ondoren, lehiaketari distira handia ematen dion herrian itzuliko da lehiaketa: Hondarribia. Ez alferrik, Gipuzkoako herri horretako estropada antolakuntzak edo zale taldeek hainbat sari jaso dituzte azken urteetan, euren lan onari esker. Han jokatuko da hurrengo larunbatean HONDARRIBIKO XXVI. BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA.

 

Gaur eguerdian egin da estropadaren aurkezpen ekitaldia Udaletxean, eta hara bertaratu dira herriko alkatea, Aitor Kerejeta Jauna, Mapfre etxeko ordezkaria, Jon Zalakain Jauna, eta Hondarribia AEko presidentea, Jose Miguel Elduayen Jauna. Gizonezkoen estropada arratseko 6retan hasiko da, baina aurrez, 17:30an, Gipuzkoako Ligako proba jokatuko da, emakumezkoen mailan.

 

Sei puntuko aldea dago San Miguel Ligako liderra, Kaiku Ambilamp, eta bigarren sailkatuaren, Orio Babyautoren artean. Bizkaitarrak ihes egin dute azken estropadetan lan bikaina egin ondoren, eta larunbatean eta igandean lan on hori errepikatzen badute, oso gertu izan dezakete behin-betiko garaipena. Sestaokoak, garaipenez gain, oso erregular mantendu dira, eta hiru onenen artean sailkatu ia beti. Halere, hobe Orio Babyautoko horiak gertutik zaintzea, badaezpada.

 

La Caixa Koroa lortzeko borroka, eta onenen ligan mantentzeko muturrekoak. Momentuz Zumaia da lasaixeago dagoena, lau puntuko errenta kentzen diolako Castreñari, baina Kantabriakoek gora egin dute azken bi estropadetan, eta dagoeneko, estropada bakoitza erabakigarria da.

Itzuli