Albisteak 2017
BEREZIAK
18 Uzt 2017
Ikusmin handiko estreinaldia
Aresko lurmuturrak arraun munduko zaletu ugari bildu zituen traineruen txapelketa gorenaren estreinaldiaz gozatzeko
Pasa den igandean, CaixaBank Koroaren lehiaren seigarren jardunaldiarekin batera, Aresko herriak lehenengo aldiz Eusko Label Ligako estropada bat jaso zuen. Hori dela eta, udalerriko lurmuturra euren taldeetako koloreen elastikoekin jantzita zihoazen jendez bete zen, eta euren artean ‘Santa Olalla’ traineruaren kolore urdina en nagusi.
Eguraldi onak arraunaren jardunaldi ezinhobearekin bat egin zuen txapelketako 12 traineruek eskaini zuten estropadaz gozatzeko.