Albisteak 2017
BEREZIAK
18 Uzt 2017
Laster arte A Coruña!
Larunbateko jardunaldiaren ondoren Eusko Label Liga A Coruñaz agurtu da datorren denboraldirarte
Pasa den larunbatean Orzán-go badiak momentuko traineru onenak jaso zituen Bandeira Cidade da Coruñarekin batera, Eusko Label Ligaren bostgarren jardunaldiari izena eman ziona. Haizea eta olatuen artean, proba hau ikustera gerturatu zirenak goi-mailako kirolaren zirrararekin gozatu ahal izan zuten ingurune ezinhobe batean.
Baina hau ez da agur bat, laster arte bat baizik. CaixaBank Koroaren lehiak A Coruña utzi zuen larunbat gauean, datorren denboraldian Eusko Label Ligaren karabana guztia itzuli arte II Bandeira Cidade da Coruñarekin gozatzeko.