Albisteak 2015

BEREZIAK

25 Eka 2015

Malaga, arraunaren hiriburua

Malaga, arraunaren hiriburua

Gaur goizean Malagako Udaletxean III Euskadi Basque Country Banderaren aurkezpen saioa eta txanden zozketa ospatu dira

Gaur goizean Malagako Udaletxeak III Euskadi Basque Country Banderaren aurkezpen saioa jaso du, non igandean 12:00etatik aurrera San Miguel Ligari hasiera emango zaion, La Malaguetako hondartzan. Saioan izan dira Francisco de la Torre, Malagako alkatea; Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako turismo kontseilariordea; Jaime Arturo Valdés, San Miguel zerbeza enpresaren ordezkaria Malagan; eta Xabi Zubiri, San Miguel Ligako komunikazio zuzendaria. Ekitaldi honek, arraunaren mundua zabaltzea dauka helburu, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Kontseilaritza eta San Miguelengatik lagundua izan da.

Ohikoa den bezala, estropada zuzenean ikusi ahal izango da ETB1 eta TVG bitartez, baita 101 Televisión Málagarengatik ere. Estropada eremua ezezaguna da traineruentzat. Irteera eta helmugako balizak La Malaguetako hondartzan daude kokaturik. Aurkezpena baliatuz Francisco de la Torre, Itziar Epalza eta Jaime Arturo Valdés-k igandeko estropadarako txanden zozketa egin dute, eta honako suertatu da:

Lehenengo txandaTirán, Orio Babyauto, Zierbena Bahías de Bizkaia y Urdaibai Avia

Bigarren txandaAstillero, Samertolameu Rodman Group, NT2 Hondarribia y Portugalete Eulen

Hirugarren txandaSan Juan Iberdrola, Cabo, San Pedro Ecolmare y Kaiku Producha

Kirol probaz gain, asteburuan zehar egitarau luze bat egongo da, ekitaldiz betea. Herri Kirol ikuskizun bat, euskal gastronomia edota musika ikuskizunak egongo dira La Farola Pasealekua eta Muelle Uno-ren artean ezarritako villagean. Puntu honetan zehazki, San Miguelek orotariko musika ekitaldi bat osatu du 21:00etatik aurrera We Are Standard, Stone Pillow edo We Are Not DJ´s bezalako taldeekin.

Honela, Malagako Udaletxetik, Francisco de la Torrek euren hiriarentzat “honelako kirol proba bat hartzea oso garrantzitsua” dela eta “hiritar guztiak igandean bertara gerturatzea animatzen” dituela esan du. Bere aldetik, Itziar Epalzak dio euren “helburua Euskadiko hoberena Malagara ekartzea” dela eta “traineruak horretarako adibide ona” direla. San Miguelen aldetik, Jaime Arturo Valdések esan du “ohorea" dela "hegoaldeko hiri politenetako bati honelako ikuskizun bat eskaintzea”. Azkenik, Xabi Zubirik San Miguel eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman nahi izan dizkio erraunarekin jarraitzeagatik eta hazten laguntzeagatik.

Itzuli