Albisteak 2014

BEREZIAK

28 Mai 2014

Trainerilla, udararako osagarri onena

Trainerilla, udararako osagarri onena

Hilabete bat bakarrik ez da geratzen San Miguel Liga hasteko eta klubek trainerillekin bere prestakuntzarekin segitzen dute

Arraunlari baten denboraldia ez da 'la Caixa' koroaren bila dabiltzan hiru hilabeteko lehiarekin amaitzen. Udarako liga arraun taldeen alderik ezagunena da, baina ez da bakarra. Urtean zehar, Igor Makazagarekin ikusi genuen bezala, beste arraunketa proba desberdinak jokatzen dira eta San Miguel Ligako taldeak bertan parte hartzen dute. Hortaz hitz egin digu Mikel Orbañanos, Hondarribia Orsa taldeko entrenatzaileak. Udarako denboraldia hasteko zain dauden bitartean, taldeek trainerillen Ligan parte hartzen dute beraien egoera fisikoa hobetzen joateko.

Trainerillak, traineruak baina txikiagoak diren ontziak dira eta bertan seiarraunlarik eta patroiak lehiatzen dute. 'Ama Guadalupekoa' traineruko entrenatzailearen esanetan "mota honetako ontzietan lehiatzea fisikoki gogorragoa da, baita teknikoki konplikatuagoa ere", arraunlari gutxiago daudenez, trainerillan bakoitzak duen eragina handiagoa delako. Aurre-denboraldiko liga hau oso onuragarria da taldeentzat, denboraldiaren hasierara egoera fisiko on batean iristea ahalbidetzen dielako

Itzuli