Albisteak 2014

ELKARRIZKETAK

23 Api 2014

"Aurten erronka berri bat hasiko dugu"

"Aurten erronka berri bat hasiko dugu"

Asier Zurinagak 'Bizkaitarra'ren berreraketa explikatzen digu eta "anbizioz" beteriko denboraldia prestatzen ari direla dio

Kaiku Ambilampek, San Miguel Ligako azkenengo garailea eta 'la Caixa Koroaren' jabea, berri ugari ekartzen ditu denboraldirako. "Taldean mugimengu dexente izan ditugu eta aurten erronka berri bat hasiko dugu. Momentuz ez ditugu helburuak oso finkatutak, baina anbizio handia dakuagu", Asier Zurinagak dio. "Txapelketako 'oilarra' izatea ez zaigu inporta eta aurten izenondo honekin segitzeko asmoa daukagu", dio 'Bizkaitarra'ko patroiak.

Taldearekin segitzen, Zurinagak dio "oso elkartutak gaude, baina egia da orain arte, denboraldiko fase honetan, blokea egina geneukala eta aurten kostatzen ari zaigu. Baina arraunlari oso gazteak dauzkagu eta gogotsu etorri dira", dio patroiak. Faborito bat hautatzerakoan, Orio Babyauto aukeratzen du. "Talde sendo bat osatu dute eta fitxaketa oso onak egin dituzte. Hala ere, etxean bigarrenak izatea aurten ez diete onartuko eta hau, agian, pisu gehiegi izango da. Borroka honetan ere Hondarribia Orsa, Urdaibai eta hirurok sartzen ditut", dio Zurinagak. Bestalde, pertsonalki "Ioseba Amunarrizeri patroiaren lehiaketa irabaztea gustatuko litzaidake". 

Itzuli