Albisteak 2017

LEHIAKETA

08 Uzt 2017

Hondarribia festara batu da

Hondarribia festara batu da Hondarribia festara batu da

‘Ama Guadalupekoa’ izan da garaile XXVII. Orioko Estropadan, eta Hibaika Jamones Ancín-ek berea egin du V. Orio Kanpina Banderan

Oria Ibaiak gaurko 22 traineru parte-hartzaileak agurtu ditu Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldia eta Euskotren Ligara sartzeko playoff-aren lehen jardunaldia jokatu direlarik. Hondarribiak bere izena idatzi du aurtengo bandera garaileen artean gaur arratseko erregistro onena ezarriz, 19’31”76. Urdaibai Aviak Eusko Label Ligako lidertza mantendu du eta Ioseba Amunarriz da CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko lehen postuan.

Hondarribiak bere erritmoa ezarri du txanda hasieratik amaierara eta garaipena lortu du 19’31”76ko markarekin. Urdaibai Aviarentzat izan da bigarren postua, Mikel Orbañanosen mutilengandik 3”-ra. Kaiku Producha eta Orio Babyato laugarren eta bostgarren izan dira hurrenez hurren, 19’44”12 eta 19’49”56ko denborekin.

ZIerbena Bahías de Bizkaia amaierararte emozioz bizi izan du estropada garaipenaren bila, eta azkenean bere denbora, 19’39”04, Hondarribiak eta ‘Bou Bizkaia’k bakarrik hobetu ahal izan dute. Cabo, zortzigarren 19’53”42, Tirán Pereira, hamargarren 19’59”68rekin eta San Juan Sumelec, hamaikagarren 20’04”30-ekin, ez dira gai izan ‘galipo’-en erritmoa jarraitzeko.

San Pedro eta Ondarroa Cikautxok lehia estua bizi izan dute gaurkoan txandako garailea erabakitzeko, eta azkenean poza alde morera joan da. ‘Libia’k seigarren postua lortu du 19’51”12rekin, eta ‘Antiguako Ama’ zazpigarren izan da San Pedrogandik 2”-ra. Ares bederatzigarren izan da 19’58”02-rekin eta Astillerok berriz ere azken postua erdietsi du gaurkoan 20’16”76ko erregistroarekin.

V. Orio Kanpina Bandera Hibaika Jamones Ancínentzat

Errenteriako taldea garaile atera da gaurko V. Orio Kanpina Bandera, Euskotren Ligarako sarrera playoff-eko lehenengo jardunaldiari dagokiona. Gipuzkoarren markaturiko denbora 10’37”12koa izan da, San Juan Iberdrolarekiko 3” aldea ezarriz helmugan. Orio Babyauto izan da hirugarren gaurkoan 10’53”12, eta laugarren postua, aldiz Arraun Lagunak Donostiarentza, garaileengandik 21”-ra. Hernani Iparragirre Sagardotegia izan da bostgarren, Euskotren Ligatik at geratuko litzatekeen lehenengo postuan. Deusto Bilbao izan da seigarren 11’08”46rekin, Donostiarra zazpigarren 11’19”20rekin, Portugalete zortzigarren 11’20”46rekin eta Cabo bederatzigarren 11’21”38rekin. Cikautxo Lea Artibaik itxi du gaurko emakumezkoen txanda 11’58”28rekin.

Bihar Donostian Bandera Giroa Veolia

Bihar 12.00etatik aurrera Euskotren Ligara sartzeko playoff-aren bigarren jardunaldia jarriko da jokoan, VI. Euskotren Bandera izena daramana. Bestalde, Eusko Label Ligako laugarren jardunaldia lehiatuko da, Bandera Giroa Veolia izenekoa.
 

Itzuli