Albisteak 2023

LEHIAKETA

21 Uzt 2023

Eusko Label Liga Sestaon eta Castro Urdialesen lehiatuko da

Eusko Label Liga Sestaon eta Castro Urdialesen lehiatuko da Eusko Label Liga Sestaon eta Castro Urdialesen lehiatuko da

Asteburu honetan jokoan jarriko diren bi banderak XXII Bandera Ayuntamiento de Sestao eta XI Bnadera CaixaBank izango dira

Eusko Label Liga bakarrik arituko da larunbatean eta igandean. Aurreko asteburuan bezala, kirolariek bi estropada oso ezberdin bete beharko dituzte, bata itsasadarrean Sestaon eta bestea itsaso zabalean Castro Urdialesen, CaixaBank Bandera.

Larunbatean XXII Bandera Ayuntamiento de Sestao. Aniversario Kaiku jokatuko da, Zubi Esekiaren azpitik igarotzen den estropada eremua, ohikoa da Eusko Label Ligako egutegian. Eusko Label Ligan jokatu diren azken bi edizioetan (2022 eta 2020), Hondarribiak irabazi ditu, eta, beraz, larunbat honetan Hondarribiari begira izango dira talde guztiak.

Igandean, estropada itsaso zabalean jokatuko da; zehazki, Kantabriako uretan jokatuko den jardunaldi bakarraren txanda izango da. Castro-Urdialesen jokatuko da XI Bandera CaixaBank, eta taldeak bezperako Sestaoko jardunaldiko emaitzen arabera banatuko dira. CaixaBank Banderan, Sestaon bezala, Hondarribiak irabazi ditu Castro-Urdialesen jokatu diren azken bi edizioak (2022an eta 2021ean), beraz, Eusko Label Ligako liderra izango da asteburu honetako bi jardunaldietan gainditu beharreko aurkaria.

ZALEEN GUNEA
Asteburu hontako, bi jardunaldietan, Eusko Label Ligako zaleek ere euren lekua izango dute, eta jardunaldiez modu berezian ospatzeko aukera izango dute. Izan ere, bigarren denboraldiz jarraian, ZALEEN GUNEA denboraldiko estropada guztietan izango da. Larunbatean, zaleentzako lekua Portugaleteko Manuel Calvo kalean egongo da, eta igandean, berriz, Don Luis kaitik gertu, estropada-eremuaren ondoan.

Itzuli