Albisteak 2019

LEHIAKETA

10 Abu 2019

GO fit Hondarribia garaile Ondarroan

GO fit Hondarribia garaile Ondarroan GO fit Hondarribia garaile Ondarroan

‘Ama Guadalupekoa’ izan da XXXV. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusiko irabazlea eta Orio Babyautorentzat izan da II. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia

GO fit Hondarribia garaipenaren bidera bueltatu da Ondarroa Espainiako Txapelketarengarik egindako geldialdiaren ondoren. ‘Ama Guadalupekoa’rentzat izan da garaipena arratsalde honetan 19’52”92eko denborarekin, Santurtzi Iberdrolari 7”86ko aldea aterata. CaixaBank Koroaren lehian, Orio Babyautok jarraitzen du lehen postuan 142 punturekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean ez dago aldaketarik eta Arkaitz Diazek jarraitzen du lidertzan 13 punturekin.

GO fit Hondarribiarentzat izan da ohorezko txandako garaipena 29’52”92ko markarekin. Santurtzi Iberdrola izan da bigarren 20’00”78ko denborarekin. Hirugarren postua Zierberna Bahías de Bizkaiarentzat izan da20’02”06ekin eta Orio Babyauto izan da laugarren garaileengandik 14”40ra.

Urdaibai Aviaren ‘Bou Bizkaiak’ lortu du garaipena bigarren txandan 20’17”58ko denborarekin gaurko bostgarren postua lortuz. Donostiarra izan da seigarren 20’22”56rko markarekin eta Ondarroa Cikautxok zazpigarren postua lortu du gaur etxean 20’30”02rekin. Cabo izan da zortzigarren Ondarroako uretan estropada garaileengandik 43”84ra.

Lehen txandan Kaiku izan da indartsuena 20’37”56ko denborarekin bederatzigarren postua erdietsiz. Lekittarra Elecnor hamargarren sailkatu da gaur 20’45”32rekin. San Pedro eta Astillero Repsol Electricidad y Gasek itxi dute gaurko estropada hamaikagarren eta hamabigarren postuetan hurrenez hurren, hondarribiarrengandik 57”64 eta 1’06”ra.

Euskotren Liga kolore horia hartzen ari da

Jardunaldi gutxi geratzen dira jada 2019ko Euskotren Ligari amaiera emateko eta txapelketako garaikurra kolore horia hartzen ari da. Orio Babyautoren ‘Txiki’-k garaipena lortu du gaur Ondarroako uretan lehiatu den II. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusian 11’03”30eko denborarekin, Donostia Arraun Lagunaki 12”66ko aldea aterata. Hondarribia Bertako igogailuak izan da hirugarren 11’27”68ko denborarekin eta Donostiarrak itxi du txanda garaileengandik 37”60ra.

Hondarribia zai dugu

Ondarroan lehiaturiko jardunaldi honen ondoren Eusko Label Liga eta Euskotren Liga bihar itzuliko dira Hondarribiko XXXII. Bandera – Mapfre Sari Nagusia eta II. Mapfre Bandera lehiatzeko Hondarribiko uretan 11:40etatik aurrera.

Itzuli