Albisteak 2017
LEHIAKETA
29 Uzt 2017
Ehunenengatik garaipena Hondarribiarentzat Getxon
‘Ama Guadalupekoa’k lortu du Getxoko XXXIX. Ikurriña, Oriori, soilik, hiru ehuneneko abantaila aterata
Amaiera zirraragarria, gaur, Getxoko estropaden XXXIX. Ikurriñan, non Hondarribiak, soilik, hiru ehuneneko abantaila atera dion Orio Babiautoren ‘San Nikolas’ ontziari. Urdaibai Avíak jarraitzen du, 99 punturekin, Eusko Label Ligako sailkapeneko lider. Bestalde, Patroirik Hoberenaren CaixaBank sailkapenean, Ioseba Amunarrizek 8 puntutaraino zabaldu du bigarren postuarekiko zuen abantaila.
Ohorezko txandan, ia 20 minutuko lan gogorraren ostean, hiru ehunenek erabaki dute zein izango den gaurko irabazlea. Hondarribiak, 19’46”29 denborarekin, garaipena eskuratu du, eta Orio Babyauto bigarren postuan geratu da. Urdaibai Aviak, irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu, eta hirugarren postua eskuratu du. Ohorezko txanda itxi duena, 20’14”97rekin, Kaiku Producha izan da.
Bigarren txandan, hasieratik, Tirán Pereira izan da lider garbia. Azkenean, denbora 20’16”65 geldituz, bosgarren postua eskuratu du. Galiziarrengandik 11 segundotara, zazpigarren postua lortuz, San Juan Sumelec geratu da. Zortzigarren lekua, 20’29”83rekin, Zierbena Bahías de Bizkaiarentzat izan da, eta Ondarroa Cikautxok, ‘Ama Guadalupekoa’k baino 50 segundo gehiagorekin, bederatzigarren postuan amaitu du.
San Pedrok, 20’29”62 denbora eginez, eskuratu du lehenengo txandako garaipena. Horri esker, gaurko estropadan, zazpigarren amaitu du. Cabo, bestalde, 20’44”34rekin, hamargarren geratu da. Ares eta Astillero izan dira gaurko sailkapeneko azkenengo bi postuetan geratu direnak, 20’44”34rekin eta 20’59”00rekin, hurrenez hurren.
Beste bat San Juan Iberdrolarentzat
San Juan Iberdrolaren ‘Batelerak’ek eraman du gaurko Getxoko IX. Ikurriña. 10’51”61ean geratu du denbora, eta Hibaika Jamones Ancíni 6”54ko abantaila atera dio. Orio Babyautok, 11’06”45rekin, hirugarren amaitu du, eta sanjuandarrengandik 28 segundotara, Liga Euskotreneko txanda itxi duena, Arraun Lagunak Donostia izan da.
Bihar Zierbenaren txanda
Bihar, 12.00etatik aurrera, XXXIV Bandera Petronor eta emakumeen II Bandera Petronor jokatzeko, Eusko Label Liga eta Liga Euskotren Zierbenara lekualdatuko dira. Zierbenako uretan lehiatuko den estropada honek emango dio amaiera uztailari, non Eusko Label Ligako 10 jardunaldi egin diren.