Albisteak 2017

BEREZIAK

24 Uzt 2017

Iritsi da Santander eta Pasaiako 'Azken Luzea'

Iritsi da Santander eta Pasaiako 'Azken Luzea'

Beste astelehen batez hemen da asteburuko laburpen hoberena

Astelehenero bezala, asteburuko bi jardunaldietan gertaturikoaren errepasoa egiten dugun sekzioa hemen da. Kasu honetan, larunbateko V Bandera CaixaBank eta igandeko Bandera Adegi-n bizitako lehia gogorrak gogoratuko ditugu.

Larunbatean Orio Babyauto garaile irten zen El Sardineroko Hondartzan Urdaibai Aviarekin estropadaren hasieratik izan zuen lehia estua irabazi ondoren. 1”84-ko aldeak aldendu zituen Joseba Fernandezen mutilak garaipenetik, eta V Bandera CaixaBank ‘San Nikolas’-aren popan geratu zen.

Igandean aldiz, Hondarribia izan zen Pasaiako badiako estropada eremuko trainerurik indartsuena, non 12 klubek Bandera Adegi-ren bost ziabogei aurre egin behar izan zieten.

Honela, ‘Bouz Bizkaia’-k Eusko Label Ligaren lidertzan jarraitzen du, hondarribiarrekiko lau puntuko aldearekin. Bestalde, Ioseba Amunarriz, ‘Ama Guadalupekoa’-ren patroia CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko lehen postua da oraindik, Iker Gimeno, Kaiku Producha-ko patroiarekiko bost puntuko aldearekin.

Euskotren Ligak asteburu honetan bere hirugarren eta laugarren jardunaldiak jarri zituen jokoan, non San Juan Iberdrolarentzat izan ziren bi garaipenak. Hibaika Jamones Ancín garaipenetik oso gertu geratu zen igandeko jardunaldian, baina bideo-finish-ak zehaztu zituen 26 zentesimek garaipenetik aldendu zuten ‘Madalen’ ontzia.

Bi puntu dira Orain ‘Batelerak’ eta errenteriarrak banantzen dituztenak Euskotren Ligaren erdigunera iritsi garen momentuan. Aldea oraindik berreskuragarria da, baina ez da batere erraza izango Hibaika Jamones Ancín-entzat txapelketa amaitzeko geratzen diren lau jardunaldi hauetan sanjuandarrekin duten alde hori gutxitzea.
 

Itzuli