Albisteak 2015

LEHIAKETA

26 Uzt 2015

NT2 Hondarribiaren seigarrena Getxon

NT2 Hondarribiaren seigarrena Getxon NT2 Hondarribiaren seigarrena Getxon

NT2 Hondarribiak bere seigarren bandera irabazi du Getxon eta San Juan Iberdrolak etxera eraman du Getxoko VII. Ikurriña

Gaurko Getxoko jardunaldiak oso estropada zirraragarria ekarri digu, non NT2 Hondarribiaren 'Ama Guadalupekoa'k denboraldiko seigarren bandera lortu duen Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña - J.A. Aguirren Lehendakariaren XI. Omenaldian. Mikel Orbañanosen mutilak 19'30"76ko denbora egin dute bigarren txandan eta ohorezko txandako inork ezin izan du denbora hori hobetu. Honela, NT2 Hondarribiak lidertzan zeukan aldea handitu du eta 101 punturekin da jada, 11 puntuko aldearekin Urdaibai Aviarekiko. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Irakoitz Etxeberriak jarraitzen du lehen postuan 15 punturekin eta Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia da bigarren 10 punturekin.

Bigarren txanda, 'Ama Guadalupekoa'k hasieratik amaierara gorde du lehenengo postua, eta amaieran 19'30"76ko denborak bandera etxera eramateko balio izan dio. Cabo hondarribiarrengandik 17"ra iritsi da, hirugarren postua lortuz. Txandako hirugarren postua San Pedro Ecolmarerentzat izan da 19'55"92ko denborarekin seigarren postua lortuz amaierako sailkapenean, eta Tirán Pereirak itxi du txanda 'Ama Guadalupekoa'tik 36"ra, zortzigarren postua lortuz.

Ohorezko txandak oso indartsu dagoen Orio Babyauto bat erakutsi digu, eta hasieratik estropadaren proa hartuta joan da . Azkenik, 'San Nicolas'ak 19'35"28ko erregistroa markatu du, baina ez du lortu NT2 Hondarribiaren denbora hobetzea, bigarren postua lortuz. Urdaibai Aviak hirugarren postua lortu du 19'49"36ko denborarekin, Kaiku Producharekin lehia gogor baten ostean 2 dezimako aldeaz Sestaoarrak bostgarren postuan utziz. San Juan Iberdrolak itxi du txanda 19'56"62ko denborarekin zazpigarren postua lortuz.

Lehenengo txanda Astilleroren 'San José'ren nagusitasuna izan du ezaugarri nagusi bezala, ez die inolako aukerarik eman bere aurkariei, eta 20'14"12ko denborarekin bederatzigarren postua lortu dute, hamargarren izan den Zierbena Bahías de Bizkaiari 10"ko aldea ateraz. Portugalete Eulen hamaikagarren izan da 20'34"60ko denborarekin eta samertolameu Rodman Groupek itxi du du estropada NT2 Hondarribiarrengandik 1'10"80ra.

San Juan Iberdrola garaile Getxon ere

San Juan Iberdrolak asteburu borobil bat osatu dute Getxoko VII. Ikurriña etxera eramanda 10'22"96ko denborarekin, eta 6"ko aldea ateraz Zumaia Salegi Jatetxeari. Hirugarren postua Hibaika Jamones Ancínentzat izan da 10'43"08ko erregistroarekin eta Orio Babyauto laugarren izan da garaileengandik 15"ra. Beraz, San Juan Iberdrola Euskotren Ligaren lidertzan finkatzen da, Zumaia Salegi Jatetxearekiko 2 puntuko aldearekin.

Gaurkoarekin San Miguel Liga txapelketaren erdibidera iritxi da, eta geldialdi bat egingo du Espainiako Traineru Txapelketarengatik. San Miguel Liga datorren abuztuaren 8 eta 9an bueltatuko da Galiziako bigarren asteburuarekin, Meira eta Boiron zehazki.

Itzuli