Albisteak 2012

LEHIAKETA

27 Api 2012

KUTXABANKEK ETA EUSKOTRENEK BABESTUKO DUTE EMAKUMEZKOEN LIGA BERRIA

KUTXABANKEK ETA EUSKOTRENEK BABESTUKO DUTE EMAKUMEZKOEN LIGA BERRIA KUTXABANKEK ETA EUSKOTRENEK BABESTUKO DUTE EMAKUMEZKOEN LIGA BERRIA

Kutxabank-ek eta Traineru Kluben Elkarteak akordio bat iritsi dute aurrezki kutxak emakumezkoen liga babesteko, urtebetez. Akordio horri esker, lidergoa lortzen duen traineruko patroiak eramango duen maillotak KUTXABANK maillota izena eramango du. Ligak orain arteko babeslearen izen bera eramango du: EUSKOTREN LIGA.

Kutxabank eta Euskotren etxeek akordio bat iritsi dute ACT Traineru Kluben Elkartearekin, biek urtebetez Emakumezkoen Liga babestu dezaten. Lortutako hitzarmenari esker, lehiaketak azken denboraldietako izen bera izango du, EUSKOTREN LIGA. Lidergoan dagoen ontziko patroiak, aldiz. KUTXABANK etxearen izena erakutsiko du.

Bi hitzarmenen aurkezpena Kutxako Prentsa Aretoan egin da goizean, Donostian, eta bertan Susana Montoya, Kutxabankeko Sustapen Arduraduna, Euskotreneko Jose Ignacio Asensio Zuzendari Orokorra eta ACT elkarteko Maria Isabel Diago diruzaina egon dira.

Kutxabank-ek, bere babesarekin, Euskal Herriko eta euskal kirolarekin duen konpromisoa berresten du. Batez ere arraunarekin, Euskal Herrian eta bere kultura eta tradizioan oso sustraitua dagoen kirola. Arraun lehiaketa profesionalak urte gutxiko bidea egin du, momentuz, eta babesle sendoen beharra du. Estrategia horretan kokatzen da Kutxabanken babesa, arraunera hurbilduz.

Euskotren Ligak laugarren denboraldia osatuko du dagoeneko. Lau urte arraunaren munduan, lau urte emakumezkoen arrauna asmo hutsetik errealitate bihurtuz, eta etorkizunari begira etengabeko bultzadak emanez. Aurten gainera, 2012-2015 urteetarako Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako II plana onartu berri du.

Adierazitako euskarri horiez gain, bi babesleak lehiaketako web orrian, ligan parte hartzen duten ontzietako arraunetan eta popan, sari banaketetan eta abar agertuko dira. Nabarmentzeko moduko datua da bi babesleek euren izena jarriko diotela Emakumezkoen Ligako bi estropadei: Portugalete eta San Pedro.

2012ko egutegia:
07/07/2012 Portugalete - Kutxabank Bandera
08/07/2012 Zarautz - Eusko Label Bandera
21/07/2012 Pedreña - Marina de Cudeyo Bandera
22/07/2012 San Pedro - Euskotren Bandera
29/07/2012 Getxo - Getxoko Ikurrina
12/08/2012 Zumaia - III El Diario Vasco Bandera
18/08/2012 Zarautz - Zarauzko Ikurrina
19/08/2012 Zarautz -Zarauzko Ikurrina

Lehiaketa sistema edo formatua:

2011ko Euskotren Ligako txapeldunak, Getaria-Tolosak, bermatuta du 2012ko ligan jarduteko txartela, pasa den denboraldiko arautegiak horrela dioelako.

Uztailaren 7an eta 8an jokatuko diren estropadetan sailkapen estropada bat egingo da. Pay-off edo kanporaketa baten tankerakoa puntuazioa eta sailkapenei dagokionez. Estropada horretan izena ematen duten talde guztiek parte hartu ahal izango dute, eta bi egunetako postu batuketaren ostean, sailkapenean lehen hiru onenen artean sartzen diren traineruek lagunduko diote Getaria-Tolosari 2012ko Ligan.

Uztailaren 7 eta 8ko estropada horietan Getaria-Tolosak ere parte hartu ahal izango du, bi estropada horiek, sailkapen estropadak izateaz gain, liga erregularreko sailkapena osatzeko baliagarriak izango direlako. Ondorioz, sailkapenaz gain, lau ontzi puntuak batzen hasiko dira 2012ko Euskotren Ligari begira, ohiko puntuazio sistema jarraituz.

Parte hartzaileak:
Honako hauek dira 2012ko Euskotren Ligan parte hartzeko izena eman duten klubak: Getaria-Tolosa, SDR Riax Baixas, San Juan Iberdrola, Zumaia Salegi Jatetxea, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Orsa eta Orio.

Itzuli