Albisteak 2022

LEHIAKETA

17 Abu 2022

Zarauzko jardunaldi bikoitza izango da asteburu honetako hitzordua

Zarauzko jardunaldi bikoitza izango da asteburu honetako hitzordua Zarauzko jardunaldi bikoitza izango da asteburu honetako hitzordua

Bi lehiaketek larunbatean zein igandean jokatuko dute Zarauzko XLV eta XIV. Ikurrina irabazteko asmoz

Asteburu honetan Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Zarautzera iritsiko dira. Bere ohiko Ikurriñak, jardunaldi bikoitzean, Euskotren Ligaren denboraldiari amaiera emango dio, Eusko Label Ligako postuak erabakitzeko balioko duen bitartean.

Gaur goizean aurkeztu dira Zarauzko Udaletxean asteburu honetan jokoan egongo diren bi Ikurriñak. Bertan parte hartu dute Xabier Txurrukak, Zarauzko Alkaldek, Leire Arana Kirola eta jarduneko Turismo zinegotziak eta Pedro Olmedillo ACTko Zuzendaritza Batzordeko idazkariak.

Xabier Txurruka alkateak adierazi duenez, "denboraldiko une onenean, Ligako estropada onena ospatuko da. Zarauzko Ikurriña, tradizioagatik, palmaresagatik eta estropada eremuko egoeragatik, ACTko egutegiko zita garrantzitsuena da. Aurten, berrikuntza bezala, zaleen gunea Lege Zaharren Enparantzara mugitu dugu, Udaletxearen aurrera, baita estropadako bulego teknikoa ere. Zarauzko Udalak eta Turismo Bulegoak, beste behin, gure esfortzu guztia bideratuko dugu emakumezkoen XIV Ikurriña eta gizonezkoen XLV Ikurriña hauek, beste behin, arrakastatsuak izan daitetez, gure herriak berdintasuna eta parekidetasunaren alde egiten duen apustuaren isla".

Azkenik, Olmedillok onartu du Zarauzko estropada ACTrentzat "garrantzitsua" dela. «Bandera oso garrantzitsua da, eta bi lehiaketetako klub guztiek euren egutegian oso modu berezian markatuta dute. Hein batean, Zarauzko Udalaren laguntzari esker da, jardunaldi bikoitz hau antolatzeagatik», adierazi du Olmedillok. Azkenik, idazkariak "herri historiko eta Zarautz bezain garrantzitsu honetara hurbiltzeko deia egin die zaleei, jardunaldi bikoitz hau ikusteko".

Larunbateko jardunaldia 17:40an hasiko da Euskotren Ligako Zarauzko XIV. Ikurrinarekin batera, non emakumezkoen lau tripulazioek azkenaurreko jardunaldia jokatuko duten.

Emakumezkoen txanda amaitutakoan, Eusko Label Ligako hamabosgarren jardunaldiaren txanda izango da. Hamabi tripulazioak hiru txandatan banatuko dira, sailkapen orokorraren arabera. Horrela, lehenengo txandan lehiatuko dira CR Ares, Lekittarra Elecnor, Itsasoko Ama Sotera eta Ondarroa Cikautxo, bigarrengoan izango dira CR Cabo da Cruz, Zierbena Bahias de Bizkaia, Kaiku Berez Galanta eta Getaria Arraun Elkartea eta lehen txandan izango dira Orio Orialki, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100, Matrix Hondarribia eta Bermeo Urdaibai.
 
Igandeko jardunaldiari dagokionez, 11:30etan hasiko da Euskotren Ligako azken jardunaldiarekin. Bertan, Zarauzko Ikurriña txapeldunari eman ondoren, Orio Orialkik Euskotren Ligako garaikurra jasoko du hirugarrenez. Eusko Label Ligako jardunaldiari dagokionez, hasierak ez du eraginik izango, eta ohiko ordutegian hasiko da, 12:13an.

ZALEEN GUNEA
Estropadetako Zaleen Gunea Zarautzera itzuliko da, eta aurten kokapen berri batekin itzuliko da. Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan jarduera ezberdinak jarriko dira, Zarauzko Ikurriñaren jardunaldi bikoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren zaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal dezaten. Larunbatean zein igandean, Eusko Label edo Keler produktuak dastatu ahal izango dira, eta Eusko Label Ligako edo Euskotren Ligako txapeldunek irabaziko dituzten garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Pantaila erraldoia ere jarriko da, Zarauzko Ikurriñaren xehetasunik ez galtzeko, edo txikienentzat puzgarriak egongo dira BM Supermerkatuaken eskutik.

 

Itzuli