Albisteak 2021

LEHIAKETA

08 Uzt 2021

Zierbenak estrenatuko du Bizkaiko denboraldia

Zierbenak estrenatuko du Bizkaiko denboraldia

Bizkaiko herriak Eusko Label Ligako XXXVIII. Petronor Bandera eta Euskotren Ligako Edinor Bandera hartuko ditu igandean

Igandean Bizkaiak hartuko du denboraldi honetako bere lehen estropada, bai Eusko Label ligan eta baita Euskotren ligan ere. Hain zuzen ere, Zierbenako estropada eremuan antolatu da denboraldiko laugarren jardunaldia, eta bertan jokoan izango dira Eusko Label Ligako XXXVIII. Petronor Bandera eta Euskotren Ligako Edinor Bandera.

Jardunaldia 11:40ean hasiko da emakumezkoen txandarekin, eta Euskotren Ligako traineruek milia nautiko eta erdiko ibilbidea egingo dute (2.778 metro), bi luzeetan banatua eta ziaboga batekin.

Jarraian, Petronor Bandera hasiko da. Bertan, Eusko Label Ligako 12 klubak hiru txandatan banatuta egongo dira, Donostian jokatuko den aurreko eguneko estropadaren azken sailkapenean oinarrituta. Gizonezkoen traineruek hiru itsas milia (5.556 metro) osatu beharko dituzte, lau luze eta hiru ziabogarekin.
 

Itzuli