Albisteak 2018

BEREZIAK

03 Abu 2018

Ohorezko txandaren balorazioak

Ohorezko txandaren balorazioak

Sailkapeneko lehen postuetako ontziek denboraldiko lehen txanparen sentsazioak eman dizkigute

Eusko Label Ligako goikaldean daude. Ohorezko txandan egiten dute arraun eta haiek itxiko dute Eusko Label Ligari eta Liga Euskotreni aste honetan eman diogun errepasoa. 

Orio Babyauto laugarren da 99 punturekin. Jon Albizuren ustetan "gehiagora goaz, konfiantza hartuz goaz pixkanaka". Arraunlari horiak uste du "dena ondo eginez gero eta zorte pixka batekin, banderak iritsiko dira". Endika Moran Zierbena Bahias de Bizkaiako arraunlaria pozik da galipoek orain arte egindakoarekin, "bagenekien neguko lana ona izan zela eta udan islatu nahi genuen". Itxaropentsu da aurte bandera bat irabaztearekin, "borrokan gaudela badakigu eta noizbait gure aldera etorriko da".  GO fit Hondarribiako patroia Ioseba Amunarriz gustura azaldu da Ama Guadalupekoak egindako lanarekin baina onartu du "Urdaibai Avia pixkat gainetik dago, baina pixkanaka helduko dira emaitzak". Eta azkenik, Andoni Garcia Bou Bizkaiako arraunlaria ere oso pozik dago, Bermeokoak lider dira sailkapenean  124 punturekin: "liga luzea da,astebururo bi estropada ditugu eta zortzi bandera ditugu". CaixaBank Koroa eskuratzeko bidean, uste du beharrezkoa den gauza bakarra "berdin jarraitzea" dela, "ezer aldatu gabe, puntuak batzen jarraitu". 

Itzuli