Albisteak 2017

BEREZIAK

03 Abu 2017

Ohorezko txandaren ikuspuntua

Ohorezko txandaren ikuspuntua

Eusko Label Ligako sailkapenaren buru dauden lau traineruek denboraldiaren lehenengo zatia nola ikusten duten adierazi dute

Denboraldi erdiko balorazioekin amaitzeko, ohorezko txandan dauden lau taldeen iritzia jakitea falta zaigu. Txanda hori, momentuz, ondorengo traineruek osatzen dute: Urdaibai Avia, Hondarribia, Orio Babyauto eta Kaiku Producha. Horiek arrauneko kategoriarik goreneko lehenengo lau postuetan daude, eta estropadaz estropada, argi uzten dute, zein altua den Eusko Label Ligak eskatzen duen maila. Lehia oso estu dago, eta oraindik ezin da denboraldiko garaile garbirik izendatu.

Lehenengo postuan, 111 punturekin, Urdaibai Avia dago. 'Txo' da CaixaBank Koroa lortzeko lehian dagoen talderik erregularrena. Jokatutako 10 jardunaldietako estropada batean ere ez da hirugarren postutik jaitsi, eta ligako sailkapen orokorrean, aldiz, lehiatutako lehenengo banderatik, lidergotza mantendu du. Hiru puntuko desabantailarekin, soilik, Hondarribiaren ‘Ama Guadalupekoa’ dago. Hauek ere, lan gogorra ari dira egiten, eta ez daukate aurkariei garaipen errazik uzteko inolako asmorik. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat da. 99 punturekin, Mikel Orbañanosen mutilengandik eta ‘txo’engan pixka bat hurruntzen da. Hala ere, hiru tripulazioak berdinduta daude eskuratutako bandera kopuruari dagokionez. Orain arte, horietako bakoitzak hiru bandera eskuratu ditu. Kaiku Producha, 81 punturekin, lehenengo hiru sailkatuengandik pixka bat hurrunduz, laugarren lekuan dago. 

Itzuli