Albisteak 2017
BEREZIAK
31 Uzt 2017
Getxo eta Zierbenako 'Azken Luzea' iritsi da
Astelehenero bezala hemen da larunbat eta igandeko estropaden errepasoa egiteko sekzioa
Astelehenero, CaixaBank-en eskutik, Eusko Label Ligak azkeneko asteburuan izandako estropaden errepasoa egiten dugu. Joan den larunbatean Getxo izan zen txapelketaren bederatzigarren jardunaldia, eta ondorioz, erdigunea markatzeko hautaturiko eszenatokia.
Emozioz beterioko amaiera batean, Hondarribiak lehenengo postua gordetzea lortu zuen Orio Babyatuoren aurrean eta era honetan Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriña eskuratu ahal izan zuen. Lehen bi sailkatuen arteko aldea hiru ehunenekoa izan zen, denboraldi honetako amaiera lehiatuena bilakatuz.
Euskotren Ligari dagokionez, Getxon denboraldiko bostgarren jardunaldia jokoan jarri zen, non San Juan Iberdrolak bere txapelketako laugarren garaipena erdietsi zuen Hibaika Jamones Ancíni 6 segundoko aldea atera ondoren.
Igandea, Zierbenak Petronor Banderaren beste ekitaldi bat jaso zuen, non etxeko taldeak, Zierbena Bahías de Bizkaiak denboraldiko bigarren bandera lortzekotan izan zen bigarren txandatik estropada handi bat egin ondoren. Azkenean XXXIV Bandera Petronor irabazi zuen Urdaibai Aviak, eta bigarren izan zen Hondarribiak ‘galipo’en denbora hobetzea lortu zuten.
Euskotren Ligako seigarren jardunaldiari izena eman zion II Bandera Petronor aurreko egunean Getxon gertaturikoaren oso antzerakoa izan zen, eta San Juan Iberdrolak garaipena eskuratu zuen Hibaika Jamones Ancín bigarren postuan utziz.
Era honetan, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren goikaldea estu dago, Urdaibai Avia 111 punturekin dagoelarik. Hondarribia, aldiz, 108 punturekin da, eta Orio Babyauto dago hirugarren postuan 99rekin. Hondarribiako patroia, Ioseba Amunarriz da CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko liderra 15 punturekin eta Iker Gimeno dago bigarren postuan.
Euskotren Ligako azken bi jardunaldiak jokatu aurretik San Juan Iberdrolak 4 puntuko aldea dauka Hibaika Jamones Ancín-ekiko.