Albisteak 2016
LEHIAKETA
03 Abu 2016
Erdiko parteko perspektiba
Cabok, Astillerok, Orio Babyautok eta San Juan Iberdrolak San Miguel Ligako erdiko parteko taldeek estropadaz estropada izaten duten lehia bortitzaren analisia egiten dute
Ezbairik gabe San Miguel Ligako zonalde zirraragarriena izaten ari da, detaile txikienak postu bat gora edo postu bat behera erabakitzen duen taldea dugu hau. Talde honetan, 63 punturekin Cabo aurkitzen dugu. Oso irregularrak izan dira denboraldi erdi honetan galiziarrak, estropada batzuetan hain ondo ibili ez arren, euren uretan hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bide beretik Astillero dabil, denboraldiko 'errebelazioetako' bat. San Miguel Ligaren lehen jaurdunaldian, hirugarren postua lortu zuten eta momentu honetan, sailkapen nagusiko zazpigarrenak dira 69 punturekin.
Seigarren eta bostgarren postuan 77 punturekin Orio Babyauto eta San Juan Iberdrola berdinduta daude. Biek ala biek, ohorezko txandan ibili izan dira denboraldian zehar. Oriotarrek laugarren postua pasa gabe nahiko erritmo erregularra izan dute eta sanjuandarrak ligako oiloak gainditzeko gai izan diren talde bakarra izan ziren Zierbenako uretan.
Hau izan da sailkapeneko erdiko parteko protagonisteko diotena.