Albisteak 2016

LEHIAKETA

28 Uzt 2016

San Miguel Liga Zumaiara bueltan da

San Miguel Liga Zumaiara bueltan da

XXXI. Zumaiako Ikurriña eta Euskotren V. Bandera gaur goizean aurkeztu egin dira eta igande honetan 12.00etatik aurrera jokoan jarriko dira

San Miguel Ligako egutegiaren zita klasiko bat igande honetan 12.00etatik aurrera bueltan da XXXI. Zumaiako Ikurriñaren bitartez. Bertan klasiko bat den estropada eremu batean jokatuko da, izan ere, bertako olatuak Zumaiako flyscharen bila doaz eta trainerua alde batera uzten dute. Gainera, Euskotren Ligak Euskotren V. Banderaren bitartez, txapelketako azken aurreko asteburuari amaiera emango dio, Zarautzeko jaurdunaldi garrantzitsuak jokatu baino lehenago hain zuzen.

Horrela, CaixaBank Koroaren hamaikagarren lehia honen estropada eremuko balizak barraren inguruan kokatuta egongo dira eta 12 ontziek Zumaiako kostaren paraleloan arraun egin beharko dute. Estropada hiru txandetan ospatuko da eta ontziek lau luze egin beharko dute. Horrez gain, txanden antolaketa aurreko eguneko Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoako emaitzen araberakoa izango da. Bestalde, Euskotren V. Banderan arituko diren ontziak, bi luzetan mila eta erdiko distantzian egin beharko dute arraun.

Gaur goizeko aurkezpenean, Gotzon Embil, Zumaiako kirol zinegotzia eta Anjel Etxaniz, Zumaiako Telmo Deuneko presidentea egon dira.

Hemen estropadaren dossierra ikusiteko aukera duzu

Itzuli