Albisteak 2012

LEHIAKETA

08 Eka 2012

MAPFRE ETXEAK ACT ELKARTEA BABESTEN JARRAITUKO DU

MAPFRE ETXEAK ACT ELKARTEA BABESTEN JARRAITUKO DU

Ekainaren 8an, Bilbon, Mapfre etxearen egoitzan sinatu zen hitzarmen berritzea 

Ekitaldian izan ziren Mapfre etxeko Zuzendari Nagusia, Enrique Cid Jauna, eta ACT elkarteko presidentea, Pedro Andueza Jauna. Hitzarmen berriarekin, MAPFRE etxeak kirolariei ematen dien babesa eta laguntza berresten da, kirol diziplina orori eta kirol jarduerari ematen dion babesa, hain zuzen ere. MAPFRE etxeak eta kirolak balio berberak partekatzen dituztelako: esfortzua, dedikazioa eta konpromisoa.

 

MAPFRE etxeak "Patroi Onena" saria ematen jarraituko du estropada guztietan. Garaileak MAPFRE izena erakutsiko duen maillot gorria jantziko du. Sari honek bukaera berezia izango du denboraldi bukatzen denean, sasoiko patroi onenak 3.000 € saria jasoko baitu. San Miguel Liga irabazten duen taldearen sariak MAPFRE KOROA izena mantenduko du, eta aseguru etxearen koloreak presente egongo dira balizetan, helmugan, arraunetan eta beste toki batzuetan.

 

Hitzarmen berriari esker, bi aldeek estropaden lehiaketa sustatzeko hartu zuten konpromisoa berresten dute. MAPFRE 2011 urtean bilakatu zen lehiaketako babesle, eta orduz geroztik, ligako erakuslehio garrantzitsuenetan agertzen da.

Itzuli