Albisteak 2024

LEHIAKETA

22 Uzt 2024

Getxok emango dio hasiera lehiaketako bosgarren asteburuari

Getxok emango dio hasiera lehiaketako bosgarren asteburuari

Euskotren Liga 17:25ean hasiko da, Eusko Label Liga, berriz, 18:20ean.

Getxok hartuko du larunbat honetan udako klasikoetako bat. Eusko Label Ligako Getxoko Estropaden XLVI. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia eta Euskotren Ligako Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia jokatuko baitira uztailaren 27an 17:25ean hasita.

Getxoko kirol portuak eta Ereagako hondartza banku finkoko arraunaren maila gorenaren lekuko izango dira. Arraunzaleek jardunaldiaz gozatu ahalko dute kirol portuan bertan kokatuta egongo den Zaleen Gunean.
Gaur goizean aurkeztu dira banderak eta bertan izan dira Amaia Agirre, Getxoko Alkatea; Borja Rodrigo, ACTko presidentea; Alvaro Gonzalez, Getxoko Kirol Zinegotzia; eta Monica Lemona, Getxo Arraun Elkarteko ordezkaria.

Amaia Agirrek, Getxoko alkateak adierazi duenez, "estropadak iristearekin batera, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu ACTri, hain gurea den arrauna sustatzeko egindako lanagatik. Aurten, 2014an Getxo Kirolaren Europako Hiririk Onena izendatu zeneko hamargarren urteurrena ospatzen dugu. Sari horrek Getxoko herritar guztiak harrotasunez bete zituen, eta, neurri handi batean, kirol-elkarte eta kirol-kluben sarearen sendotasunari esker lortu zen. Getxo Arraun bezalako klubei eskerrak eman nahi dizkiegu, urtez urte, bere eskolan prestakuntza-lanarekin egiten duen lanagatik eta larunbat honetan gozatuko ditugun lehiaketak antolatzen laguntzeagatik".

Rodrigok, bestalde, Getxoko Bandera ACTren egutegiko klasikoenetako bat bezala definitzen du: "Getxoko estropada Elkartearen lehen urtetik jokatzen da. Dagoeneko klasiko bat da gure egutegian. Oso pozik gaude urtez urte hona itzultzeko aukera izateagatik. Gainera Getxok, kokapenagatik ez ezik, garrantzia handia du gure elkarteak antolatutako lehiaketentzat, izan ere, egonkortasun handia ematen die".

Itzuli