Albisteak 2024
LEHIAKETA
18 Uzt 2024
Traineru estropadak, igande honetan Cabo da Cruzen
Cabo da Cruzen izango dira igande honetako Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako estropadak. V Bandeira de Traíñas Femenina Rianxeira eta XXXIV Bandeira Ayuntamiento de Boiro egongo dira jokoan. Gaur goizean egin da aurkezpen ekitaldia eta bertan izan dira Boiroko Alkatea, Jose Ramon Romero; Cabo da Cruz klubeko presidentea, Luis Piñeiro; eta Jealsako harreman instituzionaletako zuzendaria, Margarita Hermo.
Boiroko alkateak, José Ramón Romerok, Cabo da Cruz Arraun Elkartea zorindo du, "arraunaren mailarik gorenean bi tripulazio" baititu, eta "zorte ona" opa die bi bandera horiek aurten etxean gera daitezen.
Boiroko Udalaren XXXIV. Bandera 12:20an izango da, eta 12 ontzi lehiatuko dira bertan. Aurretik, 11:25ean, emakumezkoen estropada hasiko da. Bertan, Rianxeira Emakumezkoen V. Bandeira jokatuko da eta 8 ontzi lehiatuko dira. "Zorte handia dugu traineru liga onenetan bi tripulazio ditugulako, klub apal baten lorpena, baina klub handi bat", baieztatu du Margarita Hermok.
"Klubean oso pozik gaude aurten ere estropadak etxean hartzea gatik, gainera bi izango dira Barbanzan, bata larunbatean, Aguiñon eta bestea igandean, hemen, Cabo da Cruzen", adierazi du Luis Piñeirok, klubeko presidenteak. Estropaden amaieran ohiko Fan Zone egongo da ACTko sponsorrekin eta hegaluzearen ohiko dastaketarekin, baita muskuilu-jatea ere, bertako produktua ezagutzera emateko.