Albisteak 2024

LEHIAKETA

17 Uzt 2024

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Barbanza Arousara itzuliko dira asteburuan

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Barbanza Arousara itzuliko dira asteburuan

Traineruak Atlantikora itzuliko dira larunbat honetan, Aguiñon (Ribeira) Barbanza Arousa Banderarekin eta igandean Boiron. 

Gaur eguerdian II Barbanza Arousa Bandera aurkeztu da Aguiñon. Ribeirako parrokiak larunbat honetan jasoko du Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako zazpigarren jardunaldia.

Salvorako uharteak babestuko duen estropadak eremu zaila eta zorrotza du. Galizian ohituta gauden eremuekin alderatuta, oso ezberdina da, izan ere, itsaso zabalean jokatzen da.

Estropada eremua dagoen inguruneak eta ezaugarriek berebiziko ikuskizuna eskainiko dute larunbat honetan. 20 eskifaiek Barbanza Arousa Bandera eskuratzeko lehian jardungo dute.

Gainera, mankomunitateko Banderak Euskotren Ligako jardunaldia izango du aurten. Hortaz lehiaketa biak ikusi ahalko dira Aguiñon.

Barbanza Arousako mankomunitateko presidenteak, Luis Perez Barralek, ekitaldiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Barbanza Arousan, bere itsas-tradizio aberatsarekin eta itsasoarekiko maitasunarekin, oso harro gaude traineruen lehia hau gure etxean hartzeagatik", eta gehitu du Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ez direla soilik lehiaketa bat "indarrari, gaitasunari eta dedikazioari omenaldi bat dira".

Daniel Vazquez, ACTko zuzendaritza batzordeko kideak, Barbanza Arousako mankomunitatearen babesletza eskertu du: "Oso eskertuta gaude mankomunitatearekin. Gogo handia genuen Bandera hau berriro jokatzeko. Gainera eremuak ikuskizun ederra eskainiko du".
 

Itzuli