Albisteak 2020
BEREZIAK
02 Ira 2020
Nire lagunik onena: Pedro & Adrián
Galiziako bi arraunlari gazte hauen txanda iritsi da Eusko Label Ligako laguntasun testari aurre egiteko
Denboraldia modu zoriontsuan amaitu dute CR Areseko arraunlariek, Galizian jokatutako azken bi jardunaldien ostean, mailari eustea eta 2021eko Eusko Label Ligarako txartela lortuz. Tentsioa eta ziurgabetasuna gainditu ondoren, talde galiziarreko bi arraunlari erronka berri batean jarriko ditugu aurrez aurre, hasiera batean aurrekoa baino dezente errazagoa dena.
Pedro Carrok eta Adrian Corderok parte hartuko dute Eusko Label Ligako laguntasun-testean, traineruko lagunari buruzko galderei ahalik eta erantzun gehien emateko. Uste bezain ondo ezagutuko direla uste duzue?