Albisteak 2019

BEREZIAK

05 Ira 2019

Carlos Rodriguezek Kaiku gidatzen jarraituko du

Carlos Rodriguezek Kaiku gidatzen jarraituko du

Kantabriarrak datorren urtean Bizkaitarra ontziko entrenatzaile izaten segituko du
 

Carlos Rodriguezek aurreko urteko neguan hartu zuen Kaikuko entrenatzaile kargua, neguan zituzten zalantzak uxatu eta bizkaitarrek denboraldi txukuna burutu dute. Eusko Label Ligan Sestaoko taldeak bederatzigarren lekuan amaitu zuen, eta hala, Rodriguezek eta bere mutilek denboraldiko helburu nagusiena bete zuten, datorren urtean ere maila gorenean aritzea. Hori gutxi ez eta aurreko ostegunean Bizkaitarra ontziak Kontxako Banderara sailkatzea ere eskuratu zuen. 

Gauzak horrela, 46 urteko kantabriarrak Kaikuko entrenatzaile izaten jarraituko du datorren denboraldian, talde bizkaitarrarekin beste urtebeterako kontratua berritu eta gero.

Rodriguezek kirol ibilbide luze eta oparoa bete du. Kantabriarrak La Maruca Arraun Elkartean hasi zuen bere arraun ibilbidea 1986an, eta ondoren, Santanderren (1988-2005), Pedreñan (2006, 2009-2010, 2016-2017), Urdaibai Avian (2007-2008) eta Kaikun (2011-2015) ibili da. Azkenekoz arraunean aritu zen denboraldia ere Bizkaitarra ontzian egin zuen, 2018an. Bestalde, Kaikura heldu baino lehenago, beste taldeetan entrenatzaile moduan ere ibili da Rodriguez, besteak beste, Santanderren (2002-2004) eta Pedreñan (2016-2017).
 

Itzuli