Albisteak 2018

BEREZIAK

26 Abu 2018

Bi garaipen galiziar Urdaibai Aviarentzat

Bi garaipen galiziar Urdaibai Aviarentzat Bi garaipen galiziar Urdaibai Aviarentzat

Bou Bizkaiak garaipena erdietsi du Caboko uretan eta Tiran Pereirak maila galdu du

Garaipen berria Urdaibai Aviarentzat ur galiziarretan, atzo Moañan irabazi eta gero, Joseba Fernandezen mutilak berriz ere nagusitu dira gaur XXVIII Bandeira Concello de Boiron GO fit Hondarribiari 4 segundoko aldea aterata. Estropadan Tiran Pereirak San Juan Sumelecek baino denbora hobea egin du, baina ez du nahikoa izan mailari eusteko. Galiziarrek azken postuan amaitu dute denboraldia eta beraz, jaitsiera ziurtatu dute. 

Ohorezko txanda ederra eta parekatua izan da goizean Caboko uretan. Urdaibai Avia, GO fit Hondarribia, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Orio Babyauto bikain aritu dira, lehen luzean denbora berean arituta. Itzulerakoan, brankaz, tartea egin dute Bou Bizkaiak eta Ama Guadalupekoak, eta bandera bi ontzi horien artean izan da azken luzerarte. Lehen kaletik  Bermeok aurrenekoak izan dira berdeei 4 segundo sartuta. Hirugarren postuko lehian San Nikolasek segundo bat baino gutxiago sartu dio galipoei. Era horretan, Urdaibai Aviak garaipena erdietsi du aurten Galizian jokatutako bandera eta jardunaldi guztietan. Bi jardunalditan jokatutako Bandeira da Coruñan, Bandeira Concello de Moaña - GP Fandicostan atzo, eta Bandeira Concello de Boiron gaur. 

Bigarren txandatik Cabok jardunaldiko hirugarren denbora egin du  Sotera, Bantxa eta Antiguako Amaren aurretik. Etxean aritu den traineruak estropada bikaina egin du, eguneko hirugarren luze azkarrena osatuta poparean, eta kronoa Bou Bizkaiatik 7 segundora gelditu du eta Orio Babyautok baino 68 ehuneneko aurretik. Santurtzi Iberdrola Boirokoak baino 14 segundo geroago heldu dira, Donostiarra hirugarren izan da 21 segundora eta Ondarroa Cikautxok itxi du txanda 35 segundora. 

Lehen txanda zirraragarria izan da, bertan erabakitzen baizen jaitsiera. Denbora onena San Pedrorentzat izan da 19'59"68rekin. Tiranek San Juan Sumelecen aurretik amaitu du, Libiatik 4 segundora. Hiru segundo geroago iritsi da Erreka eta Kaiku Produchak osatu du txanda 22ra. Mar do Conek hamargarren egin du gaur eta sanjuandarrek hamaikagarren, beraz, galiziarrek ezin izan dute aldea irauli eta maila galdu dute Eusko Label Ligako azken postuan amaitu eta gero. San Juan Sumelecek jokatuko du Playoff klub gonbidatuekin batera irailan, eta San PEdrok eta Kaiku Produchak Eusko Label Liga amaitutzat eman dute sailkapeneko bederatzigarren eta hamargarren egin eta gero.

Beraz, Urdaibai Avia liderrago da asteburu honen ondoren 190 punturekin, eta GO fit Hondarribiari 15eko aldea aterata. Zierbena Bahias de Bizkaiak osatzen du podiuma 21 puntura. 

Eusko Label Liga irailaren 15ean eta 16an itzuliko da Bermeo eta Portugaleten 2018ko denboraldia ixteko. 

Itzuli