Albisteak 2024
LEHIAKETA
13 Uzt 2024
Zierbenak Urdaibairen nagusitasunarekin amaitu du
Lehia estu baten ostean Bilboko XV. bandera erdietsi dute Daniel Perezen mutilek
Zierbenak Urdaibairen nagusitasunarekin amaitu du, Bilboko erlojupeko proban lehen postua erdietsi ostean. Bigarren eta hirugarren ziabogak ia denbora berdinetan egin dituzte Bizkaiko traineruek, baina azken metrotan nagusi izan da Zierbena, eta 2024ko Eusko Label Ligako lehen bandera eskuratu dute 19:27,06ko denboran. Urdaibaik, berriz, 19:28,82ko denboran amaitu du. Hirugarrenak oriotarrak izan dira, Zierbenak baina 15 segundo gehiago behar izan dituzte proba amaitzeko eta laugarren postua Hondarribiak eskuratu du, 20 segundoko aldearekin.
Momentu honetan Urdaibaik Eusko Label Ligako lider izaten jarraitzen du 59 punturekin. Zierbenak 53 ditu, Hondarribiak 49 eta Oriok 46.
Arraun Lagunak nagusitu da beste behin Bilboko uretan
Arraun Lagunak nagusitu da gaur ere Bilboko uretan, 10:28,32ko denboran helmugaratuta. Donostiarra izan da bigarren: Rufo Urtizbereak prestatutako neskek, 13 segundu geroago amaitu dituzte erlojupeko lanak. Hirugarren postua Hondarribiak eskuratu du: Ama Guadalupekoa bigarren txandan arituagatik, lehen txandan lehiatu diren Orio eta Tolosaldea baina azkarragoa izan da, eta 10:52,76ko denboran amaitu du. Azkenik, laugarren Orio iritsi da, 10:42.96ko denborarekin.
Euskotren Ligako sailkapeneko lider jarraitzen du Arraun Lagunakek 40 punturekin, eta gainontzeko traineruekin duen aldea handitzen ari da estropadaz estropada. Bigarrenak Tolosarrak dira 31rekin, hirugarrenak oriotarrak 30ekin, eta laugarren postua Donostiarraren da, 27 punturekin.