Albisteak 2022

LEHIAKETA

21 Abu 2022

Bermeo Urdaibaik eskuratu du XLV Zarauzko Ikurriña

Bermeo Urdaibaik eskuratu du XLV Zarauzko Ikurriña Bermeo Urdaibaik eskuratu du XLV Zarauzko Ikurriña

Ama Guadalupekoaren bigarren jardunaldiko garaipena ez da nahikoa izan Bou Bizkaiak atzo XLV. Zarauzko Ikurriñean lortu zuen errenta iraultzeko

Matrix Hondarribiak irabazi du XLV Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, eta Bermeo Urdaibaik atzoko errenta baliatu du Ikurriña eramateko. Halere, hondarribitarrek sailkapen nagusiari begira puntu bat murriztea lortu dute, 169 puntu dituzte eta Bou Bizkaiak 172 puntu. Atzetik, banderan zein sailkapen nagusian Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 dago, 163 punturekin eta laugarren postuan da Orio Orialki 148 punturekin.

Bien bitartean, sailkapeneko beheko postuetan, Soterak zortzigarren postuan amaitu du gaurko estropada eta puntu garrantzitsuak lortu ditu playoffa saihesteko. Lekittarra Elecnor 9º postuan geratu da, 10º izan da CR Cabo da Cruz, 11º Ondarroa Cikautxo eta 12º CR Ares. Sailkapen nagusiari dagokionez, Cabo zortzigarren postuan da 72 punturekin, Antiguako Amak puntu bat gutxiago du (71 puntu), hamargarren dago Itsasoko Ama - Sotera (67 puntu), eta Lekittarra Elecnor playoffetako postuan da (67 puntu). Sailkapeneko azken postuan da CR Ares 45 punturekin.

Orio Orialkik irabazi du XIV. Zarauzko Ikurriña
Orio Orialkik irabazi du XIV. Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldia, oraingoan Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldearen aurretik. Bi jardunaldiak batuta, Patxi Francesenak Zarauzko Ikurriña irabazi dute, Donostia Arraun Lagunak taldeari 24 segundo aterata.

Nortindal Donostiarra Ur Kirolak, bere aldetik, playoffak ekiditea lortu du eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan bukatu du 23 punturekin. Tolosaldea Arraun Klubak, gaur laugarren izan denak, playoffa jokatu beharko du irailaren 17 eta 18ko asteburuan Bermeo eta Portugaleteko uretan, datorren denboraldiko Euskotren Ligako zortzi parte-hartzaileetako bat izateko.

Itzuli