Albisteak 2016

LEHIAKETA

24 Abu 2016

Bizkaiako periploaren hasiera

Bizkaiako periploaren hasiera

Gaur goizean VIII. Ambilamp 'Reciclamos la Luz' Bandera aurkeztu da Sestaoko Udaletxeko Ekitaldi Aretoan

Larunbat honetan 18.00etatik aurrera Portugaleten ospatuko den VIII. Ambilamp 'Reciclamos la Luz' Banderak, San Miguel Ligako hamaseigarren jardunaldiari izena emango dio. Zita honetan, traineruek hiru mila nautikoko distantzian boga egin beharko dute, lau luze eta hiru ziaboga eginez.

Txanden ordena San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolatuta egongo da. Horrela, lehen txandan Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak parte hartuko dute. Bigarrenean, Caboren, Astilleroren, Tiran Pereiraren eta Orio Babyautoren txanda izango da. Ohorezko txandan ordea, San Juan Iberdrola, etxeko trainerua den Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta momenturarte liderra den NT2 Hondarribia harituko dira. Gogoratu beharrekoa da 12 traineruak nor baino nor lehiatuko diren azken asteburua izango dela honako hau. Azken sailkatua automatikoki mailaz jeitsi egingo da eta azkenaurrekoak irailaren 17an eta 18an, Bermeoko eta Portugaleteko playoffa jokatu beharko du. Hamargarrenak eta bederatzigarrenak ordea, maila mantenduko dute eta San Miguel Ligako azkeneko bi jaurdunaldietan ez dute parte hartuko.

Horrela, gaur goizean egindako aurkezpenean, Josu Bergara, Sestaoko alkatea; Gorka Alvarez, Sestaoko kirol zinegotzia; eta Jon Besabe, Kaiku Produchako presidentea bertan izan dira.

Kontsultatu estropadaren dossierra

Itzuli