Albisteak 2022
LEHIAKETA
15 Ira 2022
El Corte Ingles banderak ginga jarriko dio denboraldi ikusgarri bati
Denboraldiko azken bandera Portugaleten jokatuko da Eusko Label Ligako txapeldunei CaixaBank koroa eman aurretik
Igande honetan denboraldiko azken jardunaldiaren txanda izango da Eusko Label Ligan. Portugaleten Euskotren Ligako zein Eusko Label Ligako play offetako bigarren jardunaldia jokatuko da lehenengo, eta jarraian LII GP- XLVIII Bandera El Corte Ingles – Ayuntamiento de Portugalete – 700 Aniversario – gizonezkoen txapelketako zortzi traineru onenekin. ACTren Batzarrean onartuta dagoen bezala, azken bandera hau erlojupeko modalitatean jokatuko da, baldin eta larunbateko jardunaldiaren ostean lehen bi sailkatuen arteko aldea hiru puntukoa edo txikiagoa bada, eta bestela, ohiko formatuan jokatuko da.
Gaur goizean aurkeztu da Portugaleteko Udaletxean igandeko jardunaldia, Mikel Torres herriko alkatea, Carmelo Lezana Euskal Herriko El Corte Ingleseko Kanpo Harremanetarako burua eta Borja Rodrigo ACTko presidentea bertan izan direlarik.
Borja Rodrigo presidentearen hitzetan, "ACTrentzat Eusko Label Ligako hogeigarren denboraldia amaitzeko modurik onena da. Gainera, kirol-berdintasun handienarekin amaitzea eta lehiaketarako estropada-eremu historiko honetan egitea oso berezia da".
Carmelo Lezanak adierazi duenez, arrauna El Corte Inglesen babesletzaren zati garrantzitsua da, eta Eusko Label Liga eta bertako bandera bat Portugaleteko ibaian babestea modurik onena da". Lezanaren arabera, itsasadarrak estropadak beste modu batera bizitzeko aukera ematen baitu.
Azkenik, Mikel Torres alkateak adierazi du "herriarentzat egun berezia dela igandekoa. Berezia da estropada-denboraldia gure itsasadarrean amaitzea, eta kirolariek euren azken paladak igande honetan izango den jai giroan ospatu ahal izatea".