Albisteak 2020
BEREZIAK
31 Abu 2020
Kaiku Vusak agur esan dio Eusko Label Ligari
Sestaokoek arraunaren maila nagusia utziko dute 12 denboraldiz jarraian aritu ostean
Aresen eta Boiron jokatutako azken bi estropaden ostean (denboraldiko hamabosgarren eta hamaseigarrena), Eusko Label Ligak parte-hartzaile historiko bat agurtu du. Kaiku Vusa arrauneko elitetik jaitsi da, denboraldi erregularra azken postuan amaitu baitu (12º - 40 puntu).
Sestaoko taldeak 2009an parte hartu zuen lehen aldiz arrauneko maila nagusian, eta laster bilakatu zen lehiaketako oilarretako bat. 2011n, 'Bizkaitarrak’ bere lehen CaixaBank Koroa eskuratu zuen, eta horren ondoren, beste bi eskuratu zituen jarraian (2012 eta 2013), eta horrek garaikurra jabetzan lortu zuen lehen kluba izateko balio izan zion.
Gaur, etapa berri bat hasiko da talde bizkaitarrarentzat, datorren urtean KAE Ligan lehiatuko dena, arraunketa finkoko elitera ahalik eta lasterren itzultzeko asmo argiarekin.