Albisteak 2019

BEREZIAK

17 Ira 2019

Alberto Hermok Areseko entrenatzaile izaten jarraituko du

Alberto Hermok Areseko entrenatzaile izaten jarraituko du

Boiroko entrenatzaileak talde coruñarra gidatzen jarraituko du, Eusko Label Ligarako itzuleran 

Aresek ginga jarri dio aurtengo denboraldiari. Coruñako taldeak sasoia indartsu hasi zuen eta bikain amaitu du. Aresek joan den asteburuan Eusko Label Ligako kanporaketan igoerako txartela eskuratu zuen, eta hala, datorren urtean gorengo mailan ariko da.

Lorpen honen egileetako bat Alberto Hermo "Eclise" Areseko entrenatzailea izan da. Entrenatzaile boiroarrak gidatutako taldea Galiziako Ligan nagusi izan da 9 bandera eskuratuta, eta Zarautz Babyautorekin batera Eusko Label Ligara igo da. 

Helburu nagusiena beteta, datorren denboraldiari begira bulegoko lanak hasi dira dagoeneko, eta Aresen, esaterako, Hermo lotu dute; Boiroko prestatzaileak taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du, beste urtebetez.

Cabon arraunean urte luzez aritu ostean eta Vilaxoan, Rianxo eta Puebla bezalako arraun elkartetik igaro ostean, Alberto Hermo "Eclise" Areseko entrenatzaile izateko kargua hartu zuen. Talde galiziarrak Eusko Label Ligarako igoerako txartela eskuratuta, Hermok taldearen gidaritzapean jarraituko du. Areseko zuzendaritzaren hitzetan "oso gustura gaude aurten 'Eclise'k egindako lanarekin. Maisutasunez antolatu du arraunlari taldea eta aspektu guztietan hobetzea lortu du. Harrobiaren indarra eta progresioaz baliatu da hauek lor dezaketen hazkundea ikus dezaten. Eta bestalde, beteranoak ederki sartu ditu taldearen erreferente bilakatzeko".

Itzuli