Albisteak 2016
LEHIAKETA
27 Abu 2016
'Bou Bizkia'k lehia berdintzen du
Urdaibai Aviak VIII. Ambilamp 'Reciclamos la Luz' Bandera lortu du eta CaixaBank Koroaren lehian NT2 Hondarribia berdindu du
Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia'k VIII. Ambilamp 'Recilcamos la Luz' Bandera lortu du 19'26''32ko denborarekin eta San Miguel Ligako sailkapen nagusian NT2 Hondarribia berdindu du. Patroi onenaren CaixaBank Sariari dagokionez, San Juan Iberdrolako Endika Perezek puntu berri bat eskuratu du eta lidergoan jarraitzen du.
Ohorezko txanda San Juan Iberdrolaren irteera faltsuarekin hasi da, baina estropadari dagokionez, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribiaren lehia izan da. Bizkaitarrek azkeneko metroetan gipuzkoarrak gainditu dute, bi segundutan hain zuzen. Kaiku Producha izan da hirugarren 19'57''20ko denborarekin eta San Juan Iberdrola txandak osatu du.
Bigarren txandari dagokionez, Orio Babyautok azkeneko jardunaldietako emaitza onei jarraituz, txanda hasieratik dominatu du. Joxean Olaskoagaren mutilek 20''2''46ko denborarekin estropadako laugarrenak izatea lortu dute. Tirán Pereira iritsi da hauen atzetik 20'13''88ko denbora markatuz eta sailkapeneko seigarren postuan. Atzetik, Astillero eta Cabo iritsi dira, zortzigarren eta hamargarren hurrenez hurren.
Zierbena Bahias de Bizakaia izan da lehen txandako azkarrena 20'22''92ko denborarekin eta estropadako zazpigarrenak izatea lortu dute. Atzetik San Pedro iritsi da zazpigarren postua lortuz. Portugalete Eulenek eta Zumaiak txanda osatu dute hamaikagarren eta hamabigarren postuan hurrenez hurren.
Portugalete partida bikoitzez
San Miguel Ligak bihar 12.00etatik aurrera hamazazpigarren jardunaldia jokoan jarriko du eta Portugaleten ospatuko da estropada berriro ere. Horrela, CaixaBank Koroaren lehia berri bat bizitzeko aukera izango dugu bihar Portugaleten.