Albisteak 2012

LEHIAKETA

09 Abu 2012

HITZORDU BIKOITZA ZUMAIAN, IA-IA ERABAKIGARRIA EUSKOTREN LIGAN

HITZORDU BIKOITZA ZUMAIAN, IA-IA ERABAKIGARRIA EUSKOTREN LIGAN

San Miguel Ligako 12. proba puntuagarria jokatuko da, eta emakumezkoen ligako 6.

Igande honetan San Miguel Ligako 12. proba puntuagarria jokatuko da Zumaian: ZUMAIAKO XXVII. IKURRINA. Aukera ona etxeko ontziarentzat, Telmo Deunentzat, 11. postu gaizto hori atzean uzteko ahalegina egin eta play-offen arriskua urruntzeko. Estropada eremua beste inork baino hobeto ezagutzen dute, eta egoera horri etekina ateratzen saiatuko dira. Hondarribian, bezperan, estropada erdia itsaso zabalean jokatuko da, eta Zumaian, estropada osoa! Ontziak olatu, korronte eta mareen baitan etengabe.

 

Eguerdian egin da estropadaren aurkezpena, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan, eta bertan izan dira Iñaki Ostolaza Jauna, Zumaiako Udaleko Kirol zinegotzia, Santi Ipiñazar Jauna, El Diario Vasco babeslearen izenean, eta Luis Mari Goikoetxea Jauna, Zumaia arraun elkarteko presidentea. San Miguel Ligako estropadaz gain, III. El Diario Vasco Bandera ere aurkeztu da, Euskotren Ligako 6. proba puntuagarria, hain zuzen ere. Zortzi estropadetatik seigarrena da igandekoa, oso garrantzitsua, Zarauzko jardunaldi bikoitza jokatu aurretik. Azken aukera izango da Getaria-Tolosarentzat, titulua lortzeko borrokan murgiltzeko. Bestela ere, lehia estua espero da bi onenen artean: Zumaia-Salegi eta Rianxeira-Mecalia. Bi puntuko aldea dago bien artean.

 

Estropada emakumezkoen estropadarekin hasiko da, eguerdian, eta behin hura bukatuta, San Miguel Ligako hiru txandak. Txanda horiek bezperan Hondarribian jokatutako estropadako sailkapenaren araberakoak izango dira.

Itzuli