Albisteak 2012

LEHIAKETA

08 Abu 2012

SAN MIGUEL LIGA ETA MAPFRE MAILLOTA JOKOAN HONDARRIBIAN

SAN MIGUEL LIGA ETA MAPFRE MAILLOTA JOKOAN HONDARRIBIAN

Gipuzkoako hirian jokatuko da San Miguel ligako 11. proba puntuagarria.

Berdea hemen, berdea han. Hondarribiak igandetako jantzia jarriko du soinean berriro, San Miguel Ligako karabana eskuzabal hartzeko. Arraunlariak, eta haiek laguntzera joango diren zaleak. Hondarribia hizki larriz idazten den estropada handia da. Ez alferrik, ondoen antolatutako estropadaren saria jaso zuen 2012 denboraldiko aurkezpen Galan, Bilbon. Jakina, Ama Guadalupekoa ontziko kide eta laguntzaileek akatsik gabeko antolakuntza burutu nahiko dute aurten ere.

 

Milaka lagun izaten dira Bidasoa ibaiare itsasoratzen den barrara hurbiltzen diren zaleak. Handik ezin hobe ikusten da estropada. Lehiaketa aurretik, ontziek beroketa lanak egiten dituztenean, lehiaketak irauten duen bitartean, eta estropada bukatuta ere bai. Orduan, ontziak kaira bueltatzen direnean, barratik agur eta animo oihuak bidaltzen dizkieten zaleak agurtu behar dituzte etengabe.

 

Gaur eguerdian aurkeztu da Hondarribiko Udaletxean  HONDARRIBIKO XXV. BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA, eta bertan izan dira Hondarribiko alkatea, Aitor Kerejeta Jauna, Mapfre etxeko ordezkaria, Javier Lopetegi Jauna, eta Hondarribia Aeko presidentea, Jose Miguel Elduayen jauna. Estropada datorren larunbatean jokatuko da, abuztuaren 11n, arratseko 6retan hasita.

 

Bost puntu daude San Miguel ligako bi oilarren artean. Kaiku Ambilamp bizkaitarrak ihes egin du apurtxo bat, baina Hondarribia Orsak ez du amore eman. Horren erakusle, Castron jokatutako Espainiako Txapelketa, Hondarribiak irabazitakoa. Sestaokokoek ondo baino hobeto dakite etxeko ontziari kolpe handia eman diezaioketela. Aurpegiaren bestaldean, zalantzaz beteta bueltatu etxera.

 

Era berean, borroka estua espero da patroi onenaren sarian. Mapfre etxeak babesten ditu, bai sari hori, baita Hondarribiako estropada ere. Itsaso berdean, puntu gorri bat, Joseba Amunarrizen, Hondarribiko patroiaren soinean. Mapfre etxearem kolore gorria. Amunarrizek ezin du lasaitu, Kaikuko Cristian Garma eta Jon Arroquero patroien puntu kopuru bera baitu.  

 

Nabarmentzeko modukoa da, arratseko 6retan emakumezkoen Gipuzkoako Ligako etsropada jokatuko dela. Bertan Galiziako Rianxeira Mecalia ontziak ere parte hartuko du, gonbidatu gisa. Ondoren, San Miguel Ligako ontziek emango diote jarraipena arraun jardunaldiari.

Itzuli