Albisteak 2019
ELKARTEA
30 Urt 2019
"ACTk egonkortasuna, kohesioa eta lasaitasuna eskeintzen du"
Borja Rodrigok aztertzen ditu Elkartearen etorkizuneko erronkak aho batez Presidente bezala hautatuta izan eta gero
Larunbatean, ACTk Oiartzunen daukan egoitzan urteko lehenengo batzarra egin zen eta, besteak beste, Presidentearen hautaketa burutu zen. Eta bazkideek erabaki zuten, aho batez, Borja Rodrigori kargu honen konfidantza ematea. “Zuzendaritza Batzorde honekin, kudeaketa taldea profesional honekin edota Elkarteko organoen laguntzarekin, errexagoa da ibilbidea hau egitea”, dio Rodrigok. “Eta nola ez, aho batez hautatuta ateratzea, etorkizunean datozen erronkeei aurre egiteko, konfindantza haundia emante dizu. Ildo hau segituz, ACTk, egonkortasuna, kohesioa eta lasaitasuna eskeintzen du”, explikatzen du Presidenteak.
Ez du aukera galdu nahi Eugenio Fernándezen lana goraipatzeko. “Elkartearen izenean, Eugenio Fernándezen lana eskertu nahi dut. Betidanik Batzorde Teknikoaren buru izan da eta, berari esker, ACTk kirol osasun ona izan du”, komentatzen du Rodrigok.
Udarara begira, ACTko Presidenteak explikatu du “20 jardunaldietako egutegia egiten gabiltza eta gure asmoa da Galiziako lau jardunaldiak mantentzea eta Kantabrian bi estropadak berreskuratzea”. Azkenik, Ekainara begira, asmo nagusi bat dauka Rodrigok. “Urtero bezala, udarako kirol produktu nagusian bihurtzea daukat helburu”, bukatu du.