Albisteak 2019
BEREZIAK
27 Mai 2019
Aukeratu "Zaletuen Arrauna" saria eta etor zaitez aurkezpen ekitaldira!
Hilabete bat besterik ez da falta 2019ko Eusko Label Liga-Corona CaixaBank eta Euskotren Ligari hasiera emateko. Aurredenboraldi gogor baten ostean arraun talde guztiek beraien bertsiorik onena erakutsi nahiko dute uretan udara honetan. Aurtengo sasoiari hasiera eman aurretik, ordea, Eusko Label Liga-Corona CaixaBank eta Euskotren Ligaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da ekainaren 8an, Donostiako Kursaal aretoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ohikoa den bezala, egun honetan 2018an egindako merituak sarituko dira.
Aurtengo aurkezpen ekitaldi hau, ordea, berrikuntza batekin dator; zaletuek sarituetako bat hautatzeko aukera izango dute: 2018ko "Zaletuen Arrauna" saria. Sari hori ACTko sare sozielen bitartez erabakiko da, eta pertsona, elkarte edota estropada konkretu bat saritzeko balioko du. Maiatzaren 26tik aurrera, jarraitzaileak sare sozialetan egingo den argitalpenaren bitartez parte hartzeko aukera izango du, 2018ko denboraldian egindako lanagatik merezimendu hau zeinek jaso beharko lukeen esanez. Ondarpen, jarraipen edota originaltasun gehiana duen proposamena izango da "Zaletuen Arrauna" jasoko duena, eta argitalpenaren egileak sarrera bikoitza lortuko du 2019ko Eusko Label Liga- Caixabank Koroa eta Euskotren Liga aurkezpen ekitaldira joateko.
Parte hartzeko baldintzak
-Maiatzaren 26tik ekainaren 2ra (00:00ak arte) bitartean argitaratzen diren iruzkinak izango dira onartuak.
-Parte hartzaileen artean bakarra aukeratuko da: originalena, jarraipen gehiena edota errekonozimendu gehiena lortu duena parte-hartzailearen aldetik.
-Irabazleak galara ezin badu bertaratu, beste parte-hartzaile bati egokituko zaio sarrera.
-Hautagaitzak, 2018an zehar Elkartearekin erlazioa eduki duten pertsona, estropada, elkarte… izan daitezke.