Albisteak 2018
BEREZIAK
05 Ots 2018
Hondarribia, etxean garaile
Cabok gauza bera egiten du bere etxean, eta Zierbena Bahías de Bizkaia-k garaipena lortzen du Sestaon
Asteburua gogorra gure traineruentzako, estropadak jokatu baitira Cabo-n, Sestaon eta Hondarribian. Hondarribian hain zuzen ere, garaipena etxeko traineruarentzat joan zen 19’42”83 denborarekin, Donostiarra baina lau segundu hobeto. Hirugarren postua Ondarroa Cikautxok hartu zuen, 22 segundu galdutaz, eta San Pedro laugarren sailkatu zen 34 segunduetara. Azkenik, San Juan Sumelec, zazpigarren izan zen 48 segundu galdutaz. Emakumezkoetan, San Juan Iberdrolak nagusitu zen 17’11”09 kronoarekin, minutu erdia sartzen Orio Babyauto-ri eta etxeko traineruari 45 segundu.
Igandean, Cabo (20’52”29) txapelduna atera zen bere uretatik eta gainera bigarren postua bere bigarren traineruarentzat (+14”) izan zen. Hirugarrena Mecos Mondáriz (+30”) izan zen eta laugarren sailkatua Tirán Pereira (+32”). Emakumezkoetan, Cabok (25’40”06) ere irabazi zuen. Bestalde, Sestaon, garaipena Zierbena Bahías de Bizkaiarentzat (21’21”73), Orio Babyauto (+35”) bigarrena eta Orio Babyauto B (+51”) hirugarrena, Astillerorekin laugarren (+51”) eta Kaiku Producharekin (+55”) bosgarrena. Nesketan, Orio Babyauto (14’30”34) irabazle atera zen, Hondarribia (+6”) eta Deustoren (+16”) aurretik.