Albisteak 2019
BEREZIAK
08 Eka 2019
Arrauna galaz jantzi da gaur Kursaalean
Ekitaldi areto donostiarrean ospatu da gaur arratsaldean emozioz eta giro onez beteriko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren aurkezpen ekitaldia
600 gonbidatutik gora izan dira gaur arratsaldean arraunaren festaz gozatu dutenak. Egun batez, arraunlariek alde batera utzi dituzte entrendu eta estropadak eta ongietorria eman diote CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurrare lortzeko lehiaren denboraldi berri bati. Sari banaketari hasiera eman aurretik, ACT Band-ek emandako musika emanaldiak bereganatu ditu bertara gerturaturiko guztien begiradak.
Sandra Sabatés, El Intermedio saioko aurkezlea, eta Joxe Felipe Auzkendi, Eusko Label Ligako ahotsa, izan dira emozioz beteriko ekitaldi hau zuzentzeko arduradunak, non pasa den denboraldian egindako merituak saritu diren. Sari banaketa joan den urteko traineru azkarrenen errekonozimenduak banatzen hasi da, Imanol Leza, Euskotreneko Zuzendari Orokorrak banatu ditu ni sari hauek Urdaibai Avia, 4,79 m/s-ko abiadura Boiroko estropadan, eta San Juan Iberdrolari, VII Euskotren Banderan lorturiko 4,35 m/s-ko abiaduragatik.
Itziar Egaña, CaixaBank-en Donostialdeko Negozio Eremuko Zuzendariaren eskutik jaso du Ander Etxegoien, San Pedroko patroiak, 2018ko Patroi Onenaren Arrauna. Gainera Etxegoienen eskutik ezagutu dugu aurtengo denboraldian CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko liderrak jantziko duen diseinu berria. Pasa den urteko Eusko Label Ligako entrenatzaile guztiak parte hartu duten bozkaketa batek eman dio Mikel Orbañanos, GO fit Hondarribiako prestatzaileari, Entrenatzaile Onenaren Arrauna, non Leire Baños, Errealeko jokalaria izan da sari hau eman duena. Lehengo aldiz, ACTren sare sozialetako jarraitzaileak izan dira saritu bat aukeratzeko arduradunak, eta Guillermo Alonso, San Migueleko ordezkariaren eskutik, saria Bermeo Arraun Argazkiak taldearentzat izan da, urte askoan arraunaren inguruan egindako lana eskertzeko.
Borja Rodrigoren eskutik jaso du Berdin-Berdinak Kirol Elkarteari Kirol Merezimenduaren Arrauna, kirol inklusiboaren arloan egindako lan gogorragatik. Beste berritasunetako bat gaur eman diren Urrezko Arraunak izan dira. Euren taldeetan egindako ibilbideagatik Iñaki Goikoetxea, Lekittarra Elecnorreko patroia, eta Itziar Olasagasti, Orio Babyautoko arraunlaria saritu dira.
Azkenik, Ohorezko Arraunaren bi ale banatu dira. Lehenengoa Eugenio Fernándezi eman eskaini zaio ACTn egindako lan handiagatik eta bestea, Hondarribia Arraun Elkarteari eman zaio aurten ospatzen ari diren 50 urtehurrenagatik.
Behin lehen zatia amaitu ondoren, aurtengo denboraldiko egutegia azaltzen zuen spot bat erakutsi da. Honen ondoren, San Juan Iberdrolak Euskotren Garaikurraren erreplika bat jaso du Imanol Leza, Euskotreneko Zuzendari Orokorraren eskutik, joan den denboraldiko txapeldun izendatzen dituena. Atzetik, Itziar Egaña, CaixaBankeko ordezkariak, Urdaibai Aviako mutilei CaixaBank Koroaren erreplika eman die. Ekitaldiak Guillermo Alonso, San Migueleko ordezkariaren eta Asier Arrese, Haziko Zuzendariaren hitzaldiekin jarraitu du.
Behin ekitaldia amaitzear zela, bertara gerturatutakoak David Blanco Magoaren ikuskizunarekin gozatu dute, eta jarraian Kursaaleko terrazan San Miguel zerbeza eta Eusko Label produktuez osaturiko lunch bat izan dute.