Albisteak 2019
ELKARTEA
08 Eka 2019
Argi berdea denboraldi berriari
Euskotren Liga eta Eusko Label Ligan semaforo bidezko irteera prozedimendua baieztatu du bazkideen Batzarrak
Donostiako Aquarium-a izan da ACTko bazkideek aukeraturiko lekua urteko laugarren Batzarrean biltzeko. Esan beharra dago hau izan dela bazkideak bilduko diren azkeneko aldia datorren ekainaren 22an Eusko Label Ligak Bilboko uretan estatxak askatu aurretik.
Gaurko egunean eztabaidatu diren gauzen artean semaforo bidezko irteera prozesuaren baieztatzea izan da nabarmentzekoa. Beraz, Eusko Label Ligaren lehenengo jardunalditik hasita eta denboraldi guztian zehar teknologia berri honen presentzia izango dugu Elkarteak antolaturiko estropada guztietan.
Behin Batzarra amaitu ondoren bazkideak Donostiako Alde Zaharrean kokaturik dagoen Ur Kirolak Elkartera joan dira bazkariaz gozatzera.