Albisteak 2019

BEREZIAK

31 Mai 2019

BMk ACTrekin batera arraunean jarraituko du

BMk ACTrekin batera arraunean jarraituko du

Distribuzio-kate euskaldunak beste urtebetez jarraituko du Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako ontzian lehiaketako Official Patner moduan

Uda gero eta gertuago dugu eta ACTren ontzia sendotzen doa arraun denboraldiari indartsu eta gogoz ekiteko. Hala, BM Supermerkatuak hirugarren urtez jarraian Eusko Label Ligarekin eta Euskotren Ligarekin batera arraun egingo du, lehiaketako Official Partner bezala.

BM Supermerkatuak Kauntauriko arraun txapelketa gorenaren partaide izaten segituko du. Modu honetan, Eusko Label Ligako estropada guztietan BM karpa bat jarrita egongo da zaleen gunean, eta bertaratzen direnenek bere talde gogokoaren koloreak dituen zapia eskuratu dezakete. Gainera, etxeko txikienek ere puzgarrietan jolasteko parada ezin hobea izango dute.

Miguel Ángel Zamorano BM Supermerkatuko Marketineko eta Denden Kudeaketako Zuzendaria eta Borja Rodrigo, Elkarteko presidentea, izan dira bi aldeen lotura sendotzearen arduradunak. Grupo Uveskok Irunen duen egoitzan egin dute hitzarmena eta Rodrigok azpimarratu du oso garrantzitsua dela horrelako prestigiozko enpresa batek konfiantza izatea ACTrengan. "Aurrera joateko energiaz eta motibazioz betetzen gaitu, eta BMk bere marka propioa zabaltzeaz gain, ACTri ematen dion babesa ere benetan eskertzekoa da".

Itzuli