Albisteak 2018

BEREZIAK

29 Eka 2018

Asteburu berri bat, adrenalina segundo berriak

Asteburu berri bat, adrenalina segundo berriak

Portugalete eta Zierbena Eusko Label Ligako bigarren eta hirugarren frogen testigu izango dira, bai eta Euskotren Ligako playoff-arenak ere

Badator asteburua, eta honekin Eusko Label Ligako jardunaldi berriak. Larunbatean XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao jarriko da jokoan Portugaleten eta igandean berriz, Zierbenan, XXXV Bandera Petronor burutuko da. Gainera, bi egun hauetan Euskotren Ligako playoffa ere burutuko da, bai eta Bandera Ayuntamiento de Sestao eta III Bandera Petronor-eko lehia bizia ere.

Larunbateko jardunaldia 18:00etan hasiko da Portugaleten eta bertan XVII Bandera Ayuntambiento de Sestao jokoan jarriko da. Iazko asteburuan Bilboko uretan jokatutako erloju-kontrakoa eta gero, irteera txandak argi daude. Lehenengo txandan Kaiku Producha, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta San Pedro egongo dira. Bigarrengoan aldiz Ondarroa Cikautxo, Cabo, Orio Babyauto eta Donostiarra. Jada ohorezko txandan, Zierbena Bahías de Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, GO fit Hondarribia eta iazko frogako garailea Urdaibai Avia egongo dira. Esan beharra dago bandera honen historian zehar, denborarik bizkorrena Astillerok egin zuela 2010. urtean, 19’04”13-ko denbora burutuz.

Nesken ligari dagokionez, Bandera Ayuntamiento de Sestao jokatzeaz gain, playoff-eko lehen jardunaldia ere burutuko da. Froga honetan parte hartuko duten traineruak ondorengoak dira; A Pobra – Cabo, Deusto Tecuni BilbaoGu Arraun, DonostiarraHernani Iparragirre SagardotegiaHibaika Jamones AncinHondarribia Bertako IgogailuakKaiku ProduchaLea Artibai CikautxoOrio BabyautoTolosaldea eta iazko denboraldiko garailea San Juan Iberdrola.

Igandeari dagokionez, jardunaldia 11:45etan hasiko da emakumeen estropadarekin. Bertan playoff-eko bigarren jardunaldia jokatzeaz gain, III Bandera Petronor ere jokoan jarriko da. Esan beharra dago bandera hau burutu den bi urteetan San Juan Iberdrola izan dela nagusi. Argi dago hau oso estropada berezia izango dela, izan ere bertan ezagutuko ditugu eusten Euskotren Liga osatuko dituzten lau klubak. 

Emakumezkoen froga eta gero, Eusko Label Ligako hirugarrengo frogari hasiera emango zaio non XXXV Bandera Petronor jokoan jarriko den. Bandera honen historiako trainerurik bizkorrena Urdaibai Avia izan zen 2014. urtean, eta hauek 19’24”42-ko denbora egin zuten. Gainera, iazko urtean ere hauek eraman zuten bandera etxera. Beste datu garrantzitsu bat ondorengoa da; Momentuz, San Pedroko 'Libia' izan da estropada hau gehienetan irabazi duen kluba, zehazki bederatzi aldiz. Izan ere, 1987tik 1993ra froga honen jaun eta jabe izan zen, zazpi aldiz jarraian bandera etxera eramanez.

Informazio hau guztia kontuan izanda, badirudi zirraraz beteriko asteburua izango dela, bai eta berdintasunez beterikoa ere. Bertan, gainera, sekulako adrenalina segundoak biziko ditugula ere argi dago.

Itzuli