Albisteak 2018

BEREZIAK

28 Eka 2018

Zierbena, Euskotren Ligako hasieraren testigu

Zierbena, Euskotren Ligako hasieraren testigu

Gaur goizean igandean jokatuko den XXXV Bandera Petronor-en aurkezpena izan da Zierbenan

Asteburu garrantzitsua arraunarentzat. XVII Bandera de Sestao jokatu eta gero, igandean goizeko 11:45etan XXXV Bandera Petronor burutuko da Zierbenan. Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldia izateaz gain, Euskotren Ligarako egun garrantzitsu bat izango da, izan ere bertan playoff-eko bigarren jardunaldia jokatuko da, non III Bandera Petronor jokoan jarriko den.

Arraun jardunaldi hau emakumeen estropadarekin 11:45etan hasiko da, eta behin hau amaituta, Eusko Label Ligari hasiera emango zaio, bertan XXXV Bandera Petronor jokoan jarriko da. Bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen irteera ordena XVII Bandera Ayuntamiento de Sestaon egindako emaitzen arabera ipiniko da. Emakumezkoetan ondorengo traineruak parte hartuko dute: A Pobra – CaboDeusto Tecuni BilbaoGu ArraunDonostiarraHernani Iparragirre SagardotegiaHibaika Jamones AncinHondarribia Bertako IgogailuakKaiku ProduchaLea Artibai CikautxoOrio BabyautoTolosaldea eta San Juan Iberdrola.

Gaur goizean XXXV Bandera Petronor eta III Bandera Petronor-en aurkezpena izan da Zierbenako arraun taldearen klubean. Bertan José Luis Herrerías, Zierbena Bahías de Bizkaiako lehendakaria, Gualber Atxura, Petronorreko Erlazio Instituzionalen arduraduna eta Iñigo Ortuzar, Zierbenako alkatea egon dira.

 

Kontsulta ezazu estropadako dosierra

Itzuli