Albisteak 2018
BEREZIAK
26 Eka 2018
Hitzordu berri bat bizkaiko uretan
Gaur goizean larunbatean jokatuko den XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao aurkeztu da
Eusko Label Liga aurrera doa bere bigarrengo frogarekin. Hau gaur goizean Sestaon aurkeztu da eta Portugaleten izango da larunbatean arratsaldeko 18:00etan. Gainera, aurten estropada hau berrikuntza handi batekin dator, izan ere, XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao jokoan jartzeaz gain, Euskotren Ligako lehen froga ere burutuko da, Bandera Ayuntamiento de Sestao. Honek gainera aurtengo emakumeen ligako playoffa ere jasoko du.
XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao-ko irteera ordena iazko larunbatean geratutako rankingaren arabera izango da. Beraz, lehenengo txandan Kaiku Producha, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta San Pedro egongo dira. Bigarrengoan aldiz Ondarroa Cikautxo, Cabo, Orio Babyauto eta Donostiarra. Ohorezko txandan Bilboko estropadako eta iazko ligako txapeldunak egongo dira, Urdaibai Avia, bai eta a GO fit Hondarribia, Santurtzi Iberdrola eta Zierbena Bahías de Bizkaia ere.
Gizonezkoen froga baina lehen, 18:00etan, Euskotren Ligako playoff-ari hasiera emango zaio, non 12 klubek parte hartuko duten denboraldi honetako lau postuetako bat lortzeko. Iazko denboraldiko garaileak, San Juan Iberdrolak, bi frogetan lehenengo bosten artean geratu beharko du aurten ere Euskotren Ligan parte hartu ahal izateko. Irteera ordena ordezkarien bileran erabakiko da zozketa baten bidez.
Hau horrela izanda, CaixaBank Koroako lehiaren bigarren froga hau gaur goizean Sestaon aurkeztu da. Bertan Josu Bergara, Sestaoko alkatea, Jon Basabe, Kaiku Produchako lehendakaria eta Borja Rodrigo, ACT-ko lehendakaria egon dira.