Albisteak 2015

BEREZIAK

05 Ots 2015

"la Caixa"k bere konpromisoa berritzen du ACTrekin

"la Caixa"k bere konpromisoa berritzen du ACTrekin

Hirugarren urtez, erakunde finatzieroa lehiaketako babesle bezala mantenduko da

Gaur goizean Traineruetako Kluben Elkarteak eta “la Caixa”k datorren denboraldiko babesa sinatu dute eta honekin, banketxeak ACTko tostetan hiru urte beteko ditu. Horiek horrela, erakunde kalaluinarra, 2013. urtean hasitako ibilbidean, lehiaketako basbele nagusietariko bezala mantentzen da.

Hitzarmenari esker, San Miguel Ligako garaikurra "la Caixa" Koroa izango da, iaz Hondarribia Orsak irabazitakoa. Azkenengo bi urteetan bezala, Aurrezki Kutxak gizonezkoen lehiaketako patroi onenaren saria babestuko du eta horretarako, Vicente Carpintero joan den denboraldian bezala, maillot txuri bat emango zaie garaileei. Eta nola ez, San Miguel Ligako egutegian “la Caixa”k bere estropada izango du eta “la Caixa” III. Bandera jokoan jarriko da. Gogoratu beharra dago, azkenengoan, Pasaian jokatutakoa, hondarribiarrek garaipena eraman zutela.

Gaurkoan sinatutako akordioan, Juan Pedro Badiola, “la Caixa”k Euskadin eta Kantabrian duen eskualdeko zuzendaria, eta Pedro Andueza, Elkarteko presidentea, egon dira. Anduezarentzat, “la Caixa”ko babesa “lehiaketarako oso garrantzitsua da. Halako akordioak lortzea ezinbestekoak dira arraunaren etorzkizunerako, hauek gabe ezinezkoa izango zen kirol honek hartu duen dimentsioa lortzea”. Baita eskertzeko hitzak izan ditu. “Klub gutzien izenan, “la Caixa”ri esker onak eman nahi dizkiot eta, beraiekin bat, denboraldi zoragarri bat bizitzea espero dugu”, dio Anduezak

Itzuli